Bilatzailea
-
Susa
Calocybe gambosa
Udaberrian aurki daitekeen onddo ertain eta eder honek Euskal Herrian estimazio izugarria dauka. Kolorez nabarmena ez bada ere usain eta irin zapore karakteristikoa dauka. Gurean oso bilatua da eta jatetxeetan ikaragarrizko dirutza ordaintzen da onddo honen kilo batengatik. Mendietako larreetan aurkitzen da batez ere lurzorua basikoa denean.
-
Gardinga
Chlorociboria aeruginascens
Gure lurretan ohikoa da askomikoto txiki hau. Deigarria den bere kolore urdin-berdea izan ezik ez dauka inongo bereizgarririk. Hostozabalen basoetan, lurrera eroritako adar ustelduen gainean aurkitzen da uda eta udazkenean. Fruitu-gorputza ikusten ez bada ere, bere hazkuntzak eragiten duen orbain urdin-berdea oso maiz topatzen da adarretan.
-
Ilarraka, pago ziza
Clitocybe nebularis
Euskal Herrian, eta batez ere Gasteiz inguruan, asko jaten den perretxikoa izan arren, pertsona alergikoengan pozoindurak gertatu dira. Bestalde, erraz nahas daiteke Entoloma sinuatum perretxiko pozointsuarekin. Euskal Herrian, gertatzen diren pozoinduren %95 eragiten du. Gris ilun koloreko txapela du eta zuri grisaxka koloreko hanka mardula. Udazkenean eta neguaren hasieran topatu daiteke hostozabalen eta koniferoen basoetan.
-
Clitocybe rivulosa
Gure basoetan nahiko arrunta da onddo hau. Mami fin eta gutxikoa den onddo honek muskarina dauka eta honek “ intoxikazio sodorianoa” eragiten du. Tonu zuriak dira nagusi eta erreflexu arrosak izan ditzakeen onddoa da. Generokidea den Clitocybe dealbata-rekin nahas daitekeen onddoa da.
-
Errotari faltsua
Clitocybe rivulosa
Euskal Herrian hainbat intoxikazio sortzen dituen espeziea da, errotari (Clitopilus prunulus) espezie preziatuarekin nahastea erreza baita. Espezie txikia da, 2-4cm-tako pileo zurixka daukana. Udatik udazkena arte aurkitu dezakegu belazeetan zein basoetako gune belartsuetan.
-
Errotaria
Clitopilus prunulus
Errotariari bere irin zapore atsegin eta nabarmenak ematen dio izena. Jangarria den agarikoide honek kolore zuridun basidioma garatzen du, Kolore bereko himenoforoa, laminarra eta dekurrentea da. Honen ezaugarri bereizgarri bat usainaz gain, eite hauskorrada, begiratu bezain laster apurtuko dela ematen duelarik. Sukaldean nahiko preziatua izaten da, baina kontu handia izan behar da Clitocybe zuriekin (toxikoak…
-
Urbeltz mikadun
Coprinellus micaceus
Inongo balio gastronomikorik ez duen onddo hau oso arrunta da Euskal Herrian. Talde handitan hazten da, hondar egurtsuak dauden tokietan. Tamainarai dagokionez txikia da, bere txapelak ez baitu 4 cm baino gehiago izaten, hau kolore arre-doratukoa da. Estipe luzea izan dezake, 10cm-tako.
-
Urbeltz gorritzailea
Coprinopsis atramentaria
Kolore gris arrekoa da, hasieran txurixka baina hazi ahala iluntzen doana, tinta beltz batez estalita geratuko balitz bezala. ‘Atramentarius’ hitzak ‘tintari dagokiola’ esan nahi du, eta izen hori hartzen du tinta beltz moduko batean desegiten delako heldu bihurtzean. Oso ohikoa da eta udaberri-udazken bitartean multzotan agertzen da baso, ibai-ertz, usteldutako egur eta lorategietan. Ez da…
-
Urbeltz zuribeltza
Coprinopsis picacea
Coprinus eta antzeko perretxikoen artean eite sendoenetarikoa duen espeziea da. Lehenago Coprinus picaceus moduan ezagutzen zen. Erraz bereizten da pileoaren egitura bereizgarria dela eta. Hostozabalen basoetan aurki daiteke, eta udan eta udazkenean sortzen ditu perretxikoak.
-
Urbeltz kalparduna
Coprinus comatus
Udazkenean mendietako zelai edo larreetan aurkitu daitekeen perretxiko honek oso itxura berezia du, izan ere, ingeleraz sorgin txapel deritzo, eta honek pileoari egiten dio erreferentzia, kono zuri bizia baitu hasieran gerora belzten delarik. Usain eta zapore oso ahulak dituen arren jangarri bikaina da. Ala ere bide ertzetan aurkitzen diren aleak baztertzea komeni da metal astun…









