Bilatzailea
-
Hankaluzea, Marasmio jangarria
Marasmius oreades
Hankaluzea, marasmio jangarria ere deitua, izugarri hedatutako perretxikoa da. Hizkuntza askotan ditu izen arruntak, eskualde geografikoaren araberakoak. Euskal izenek, bere estipe luze eta jateko balioari egiten diote erreferentzia. Izan ere, perretxiko hau oso preziatua da bere zaporeagatik eta adituek zapore bikainekotzat jotzen dute, nahiz eta beste onddo jangarri asko bezain mamitsua ez izan.
-
Marasmio gurpiltxoa
Marasmius rotula
Perretxiko hau ez da jangarria, tamaina txikia izateaz gain, mamirik ez duelako. Txapela oso txikia eta zilborduna da, kolore zuria du. Estipea ere ez da handia eta gainera, oso mehea da. Behealdean kolore ilunagoa duen arren, goialdean txapelaren kolore antzekoa du. Orriak hasieran zuriak dira, eta gerora krema edo okre kolorea izaten dute. Orriak elkarrengadik…
-
Karraspina
Morchella esculenta
Beste askomikotoren bat bezala, Morchella esculenta, Vaticanoan biltzea debekatu egin zuten. Honen zergatia oso erreza da, Aita Santuak horren gogoko zuen onddo hau, beretzako nahi zituela guztiak, horregatik biltzea debekatu zuen. Ez dago esan beharrik onddo hau jateko bikaina dela, beti ere, ondo egina dagoenean, bestela heste eta urdaileko gaitzak eragiten ditu. Honako onddo hau,…
-
Txakur-zakila
Mutinus caninus
Euskarazko izenak adierazten duen bezala, onddo honek txakur baten zakilaren antza dauka. Phallus impudicus onddoarekin nahastu daitekeen arren, M. caninus txikiagoa da eta alea heldua denean kolore gorriko gleba izaten du. Arrautzak ere, forma luzanga dauka. Espezie hau usteltzen hari den hosto eta egurren gainean garatzen da hostozabalen zein koniferoen basoetan.
-
Kanpaitxo esnegorria
Mycena haematopus
Mycena haematopus onddoak kolore moreko isurkina botatzen du, espezie honen oso adierazgarria dena. Mycena espezietatik ezaguterrezena da, eta isurkin morea garapen fase aurreratuenetan erraz ikus daiteke, bereziki estipearen oinarrian. Mycena haematopus multzoetan hazten da, hildako egurretan bereziki.
-
Egurrazal-mizena
Mycena pseudocorticola
Basidiomikoto txiki hau bizirik dauden hostozabalen enborretako azalean ateratzen da, hau da, bizkarroia da, baina ez du jateko batere baliorik. Gainera udazkenean eta neguan ateratzen da.
-
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura
Mycena generoko espezieen arteko politenetako bat da askorentzat. Perretxiko hau oso ugaria da konifero zein hostogalkorren basoetan. Generoko beste kideak ez bezala, Mycena pura espeziea lurrean hazi ohi da, orbelaren artean, gainontzekoak eroritako egurretan hazten diren bitartean. Gainera, errefau zapore eta usaina ditu, eta pileo ganbila eratzeko joera, kanpai-itxura hartuz eta ez, beste Mycena espezie…
-
Mizena hankahoria
Mycena renati
Pagoaren egur hilean arrunta den espeziea da. Pileoaren kolore arrosak eta estiperaren kolore horiak espezie deigarria bilakatzen dute.
-
Mycena rubromarginata
Koniferoen azpian irteten den espeziea dugu honako hau. Bere ezaugarri bereziena duen kloro usaia da. Usai honek atzera botatzen duenez, eta bere tamaina txikia denez, ez da batere erakargarria eta ez dago argi bere jateko balioa zein den.








