Onddoak
-
Lepiota cristata
Udan eta udazkenean ateratzen den perretxikoa dugu Lepiota cristata. Bere usai desatsegin bereizgarriagatik identifika daiteke eta toxikoa izateaz gain hilgarria ere izan daiteke.
-
Lepiota helveola
Arreta handia izan behar da tamaina txikiko onddo honekin, heriotza eragin baitezake. Pozoidura faloidiarraren eragiten du. Nahiz eta onddo hau gurean arraroa izan, talde honetako onddoak gure lorategietan hazten dira. Esate baterako aurten (2011) lepiotatxikiak jateagatik pertsona bat hil da eta beste batzuk larriki pozoidu dira. Onddo hau txikia da, 6cm izan baitezake eta tonu…
-
Lepiota lilacea
Tamaina txikiko Lepiota hau identifika erreza da. Generokideak diren eta tamaina antzerakoa duten espezie ugari dago, baina honek bakarrik dauka kolore moreko orbain kontzentrikoa pileoan. Oraindik nabarmenagoa da espezie honen eraztuna. Eraztuna, kolore bikoitzekoa da, goialdea zuria eta behealdea moratua. Orokorrean kontu handia izan behar da tamaina txikiko Lepiote-kin, toxikoak izaten baitira. Espezie hau bereziki arriskutsua da, heriotza eragin baitezake. Udaberrian…
-
Lichenomphalia umbellifera
Onddo txiki eta eder honek ez dauka jateko balio berezirik. Zohikaztegi eta enbor hilen artean hazten da udazkenean. Lurretik 3cm altxatzen den onddo hau, Iberiar Penintsulako “Zerrenda Gorrian” ageri da, babestu beharreko onddo agarikoidea baita.
-
Lycoperdon perlatum
Tamaina ertaineko astaputz arrunt eta ezaguna da. Fruitu-gorputz zirkular eta oindunak eratzen ditu hainbat habitatetan, neguan salbu, urteko gainerako garai guztietan, nahiz eta ugaritasun maximoa udazkenean lortzen den. Heldu aurretik bilduz gero jangarria da, nahiz eta ez oso estimatua. Gleba zuria eta gogorra da eta txortentxo bereizgarriak ditu. Hainbat generokiderekin eta bestelako astaputzekin nahas daiteke,…
-
Macrolepiota mastoidea
Tamaina handiko onddo hau, generokidea den Macrolepiota procera baino ezezagunagoa da. Bi espezie hauek bilatuak dira onddo-biltzaileengatik bere zapore eta usain atseginak direla eta. Macrolepiota mastoidea onddoak kolore ilunagoko ezkata konzentrikoak ditu krema koloredun kutikularen gainean. Hanka luze eta zuntzakara dauka, hau, barrutik hutsik egoten da. Belardienetan aurkitzen da udazkenean zehar.
-
Macrolepiota procera
Zapore leuna eta tamaina handia lortzen duen onddoa izanik ez da harritzekoa Euskal Herriko perretxiko–biltzaile ugarik jasotzea. 25cm-tako txapel handi eta mamitsua gara dezake. Ez da bereziki zaila morfologikoki bereiztea antzekoak diren onddo toxikoetatik. Udatik udazkenera belardi eta bide bazterretan aurki dezakegun onddo ikusgarria da.
-
Marasmiellus ramealis
Nahiko espezie arrunta da onddo bitxi hau. Hemen erabilerarik ematen ez zaionez eta hain tamaina txikia duenez oharkabean pasatzen da jende gehienarentzat, baina benetan onddo berezi eta polita da naturako izaki txikiei erreparatzen dien naturzaleentzat.







