Kategoria: Angiospermoak
-
Antennaria dioica
Belartxo iraunkor hau mendebaldeko Piriniotan eta Kodes mendilerroko gune bakarrean baino ez da hazten, pagadiaren mailan kokatzen diren larreetan kolonia txikiak eratuz. Hori dela eta, 2010. urtetik ‘Galzorian’ bezala zerrendaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan. Antennaria izenaren jatorria latineko ‘antenna’ hitza da, eta lore arren kardilaunaren ileek intsektuen antenen forma beretsua izateagatik hartzen du izena.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: AsteridaeOrdena: AsteralesFamilia: Asteraceae -
Antirrhinum braun-blanquetii
Landare belarkara hau Iberiar Penintsulako iparraldeko endemismo bat da, kareharrizko harkaitzen oinetako legar-hobi mugikorretan bizi dena. Bere habitat bitxia eta bere izaera endemikoa direla eta, landaretxo hau 2011. urtetik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan ‘Bakana’ bezala sailkatuta.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: LamiidaeOrdena: LamialesFamilia: Plantaginaceae -
Apium graveolens subsp. butronensis
Bizkaiko endemismoa da eta bertan aurkitzen da munduko populazio bakarra, Butroi ibaiaren bokalean, Plentzian (hortik datorkio, hain zuzen ere, subespeziearen izena). Gainera, bere habitata etengabe murrizten ari da, istingadien lehorteagatik eta urbanizazioagatik.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: RosidaeOrdena: ApialesFamilia: Apiaceae -
Arctostaphyllos alpinus
Zuhaixka nano hau txilardi alpetar eta borealetan hazten da eta Euskal Herrian, soilik Larra-Aztaparretako zonaldean eta Iparraldeko eskualde isolatu batzuetan aurki dezakegu. Hori dela eta, 1997. urtetik Nafarroako Espezie Mehatxatuen zerrendan ‘Sentikorra’ bezala sailkaturik dago.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae -
Arenaria erinacea
Mulutxo hau iberiar mendi mediterraneoetako endemismoa da. Lurzoru krioturbatua duten kareharrizko gandor eta muino harritsu eta haizetsuetan soilik hazten da eta Euskal Herrian, Kodes mendilerroan baino ez da azaltzen, eta bertan bi populazio isolatu bakarrik ezagutzen dira. Hori dela eta, 1998. urtetik ‘Bakana’ bezala sailkatuta dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: CaryophyllidaeOrdena: CaryophyllalesFamilia: Caryophyllaceae -
Arenaria vitoriana
Mulutxo hau endemismo iberiarra da, eta bere eremua bitan zatitua dauka: iparraldeko zatian Kantabria, Burgos, Araba eta Nafarroan gune bakartuak ditu, eta hegoaldeko zatia, txikiagoa, Cuenca eta Guadalajaran dago. Euskal Herrian, Arabako gune batzuetan eta Nafarroan soilik ageri da. Hori dela eta, ‘Bakana’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan eta ‘Sentikorra’ bezala Nafarroakoan.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: CaryophyllidaeOrdena: CaryophyllalesFamilia: Caryophyllaceae -
Arisarum simorrhinum
Landaretxo honi izena bere bizartxotik (‘aris’) eta infloreszentzia babesten duen lekatik (‘arum’) datorkio, eta izen espezifikoak, ‘simorrhinum’ tximu muturra esan nahi du, espadizearen forma dela eta. Euskal Herrian oso landare urria da eta bi populazio baino ez dira ezagutzen, biak ere Bizkaian. Hori dela eta, EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: LiliopsidaOrdena: AlismatalesFamilia: Araceae -
Armeria arenaria subsp. burgalensis
Landaretxo hau Obarenes mendietan (Burgos) deskribatu zen, eta Arabako hegoaldeko mendietan (Artzena, Kantabria-Kodes eta Izki mendiak) populazio gutxi batzuk daude. Ekialderantz, Nafarroako lurretan kilometro batzuetan ageri da, eta Nafarroan du banaketaren ekialdeko muga. Hori dela eta, ‘Bakana’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: CaryophyllidaeOrdena: CaryophyllalesFamilia: Plumbaginaceae -
Armeria cantabrica subsp. vasconica
Landare hau, Armeria generoko beste landare babestu bat dugu, ‘Bakana’ bezala sailkaturik dagoena Nafarroan eta ‘Kaltebera’ bezala EAEko Zerrenda Gorrian. Toloño-Kantabria-Kodes mendietako endemismoa da eta populazio guztiak bertan aurkitzen dira, elkarrengandik 50 km baino gutxiagora.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: CaryophyllidaeOrdena: CaryophyllalesFamilia: Plumbaginaceae









