Kategoria: Angiospermoak
-
Hypericum calycinum
Hypericum generoko mulu txikia da Hypericum calycinum. Asko landatu da lorategietan bere lore hori handiengatik. Jatorriz Turkia eta Bulgariako den arren, areka eta belardietan bertakotu da Euskal Herrian.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: MalpighialesFamilia: Hypericaceae -
Hypericum hircinum
Banaketa mediterraneo-atlantikoko espeziea da, trokarte heze eta laiotzetan bizi dena. Euskal Herrian majus (Aiton) N. Robson subespeziea agertzen da kostaldeko haran batzuetan. Bere hostoek, igurztean, aker usain antzeko bat botatzen dute eta hortik datorkio espezie-izena.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: MalpighialesFamilia: Hypericaceae -
Juglans nigra
Intxaurrondo beltza Juglandaceae familiako zuhaitza da, intxaurrondo arruntarekin ahaidetuta dagoena. Espezie horren jatorria Ipar Amerikan dago, nahiz eta, gaur egun bere hedapena nahiko zabaldua izan den. Gainera, hainbat modutan ager daiteke. Batzuetan, erreken inguruan agertu ohi da (Europan, Hego Amerikako hegoaldean eta Asian) beste espezie batzuekin elkarrekintzan, besteetan, aldiz, isolatuta ager daiteke.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: FagalesFamilia: Juglandaceae -
Laurus nobilis
Laurus nobilis edo erramua, 15 metroko altuera izatera hel daitekeen hosto iraunkorreko zuhaitz edo zuhaixka da. Lauraceae familian sartzen da eta espezie honek ematen dio izena, hain zuzen ere, familiari. Jatorria isurialde mediterraneoan duen arren, oso hedatua dago eta oso ezaguna da, batez ere, bere hostoa sukaldaritzan erabilia delako. Hori dela eta, beste hainbat izenen…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: LauralesFamilia: Lauraceae -
Ligustrum vulgare
Arbustu arrunta 5 m-ko altuerara hel daitekeen zuhaixka submediterraneoa da. Hosto oposatuak eta infloreszentzia dentso zuriak ditu, eta azken ezaugarri honengatik, oso erabilia da apaingarri gisa eta heskaiak egiteko. Euskal Herri osoan naturalki hazten da, baina eskualde mediterraneoan ugariagoa da.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: LamialesFamilia: Oleaceae -
Phyteuma orbiculare
Goi mendietako argiguneetan hazten den landare polit hauskorra dugu hau. Mendizaleen arreta deitzeko moduko lore urdin-morexkak garatzen ditu udaberrian eta Grimm anaien arreta ere bereganatu zuen, Rapunzel ipuineko lore magikoa baitzen hauxe.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: AsteridaeOrdena: CampanulalesFamilia: Campanulaceae -
Platanus x hybrida
Platanoa hiriguneetako zuhaitz arruntenetako bat dugu. Espezie hau Platanus orientalis eta Platanus occidentalis zuhaitzen arteko hibridua dugu eta Espainian agertzen da lehen aldiz, 17. mendean. Orduztik oso kultibatua izan da eta zenbait zonaldeetan naturalizaturik ere aurki dezakegu.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: ProtealesFamilia: Platanaceae -
Prunus insititia
Makrofanerofito hau lapatxondo bezala ezagutzen den zuhaixka bat da.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: RosalesFamilia: Rosaceae -
Prunus laurocerasus
Prunus generoko espezie betiberde bat da. Jatorrizkoa Euskal Herrikoa izan ez arren, landare ornamental bezala landatu izan ohi da, batzuetan bertakotuz. Bere baldintza ekologikoak eman ezean, garapen handiagoaren faltan, zuhaixka bezala garatzen da. Euskal Herrian gerezi erramu bezala ezagutzen dugu.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: RosalesFamilia: Rosaceae -
Prunus lusitanica
Erramuarekin antza izan dezakeen zuhaixka hau desagertutzat ematen zen Euskal Herrian baina duela urte batzuk hiru populazio aurkitu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztiak altitude baxuetan eta sakan babestu eta mehartsuetan. Hori dela eta, 2011. urtean argitaratutako EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan zerrendaturik dago, ‘Galzorian’ kategorian.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: RosidaeOrdena: RosalesFamilia: Rosaceae









