Kategoria: Angiospermoak

  • Ulmus glabra

    Ulmus glabra

    Zumar hostozabala (U. glabra)  Ulmus generoko hostorik handieneko zuhaitza da. Glabra hitzak latinez leuna esan nahi du, gainontzekoak baino enbor azal leunagoa duela adieraziz. Altitude handiagoetara igotzen da bere ahaideekin konparatzen badugu, esaterako U. minor-ekin. Hosto erorkorreko baso hezeetan hazten da, batez ere ibai bazter eta trokarteetan. Eskualde Eurosiberiarrean banatzen da, Asiako mendebaldeania eta Europa…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Ulmus laevis

    Ulmus laevis

    Zumar dilindaria zuhaitz hostogalkorra da, klima epel-hezeetako urertzetan aurkitzen dena, ibai handien inguruan edo lurzoru hezeetan zehar. Gune urperatuetan, hau da, baldintza anoxikoetan bizirauteko gaitasuna duen zumar bakarretakoa da. Europa erdian eta ekialdean zehar banatzen da. Europan arrarotzat hartzen da eta uholdeak ohikoak diren guneetan babestuz aurrera egiten du. Gainontzeko zumarretatik erraz bereizten da lorek…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Ulmus pumila

    Ulmus pumila

    Siberiako zumarra Asia iparraldekoa da jatorriz, hain zuzen ere, Siberia, India eta Txinakoa. Neurri ertaineko zuhaitza da, 10-20 m-koa. Udaberrian loratzen da, hostoak garatu baino lehen. Gainontzeko espezieetatik bereizten da auto-polinizatzeko gaitasuna garatuagoa duelako. Klima epeletan zuhaitzak ez du asko bizirauten, gutxitan iristen da 60 urteetara, baina ingurune optimoetan 100-150 urterainoko biziraupena izatera iritsi daiteke.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Urtica dioica

    Urtica dioica

    Hosto iraunkorreko hemikriptofitoa da osina. Eskualde epel osoan zehar banaketa zabala duen landare espezie honen ezaugarririk ezagunena bere ile erresumingarriak dira. Ile hauek azetilkolina delako likidoa dute barnean eta beraz, azala hauekin kontaktuak jartzen denean sumindurak sortzen dira. Honez gain, sendabelar moduan izan ditzakeen erabilerengatik ere oso famatua da.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Verbena officinalis

    Verbena officinalis

    Berbena Euskal Herrian oso ezaguna den landarea da. Bere konposatu aktiboak direla eta, oso sendabelar erabili izan da, batez ere, gorputzeko mukiak kentzeko, arrautzen zuringoarekin egiten den tortil moduko kataplasma.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Viburnum lantana

    Andura edo marmaratila zuhaixka hostoerorkor submediterraneoa dugu, erkameztien eta amezti ilaundunen ordezkapeneko sastrakadietan ohikoa. Euskal Herrian, barnealdeko arroetan eta tarteko mendietan arrunta da, iparralderago bakanagoa bilakatuz. Erraz bereiz daitekeen espeziea da, nerbio sakonak dituzten bihotz itxurako hostoei eta gorri koloreko fruituei erreparatuz gero.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Viburnum opulus

    Viburnum opulus

    Gaukarra 4 m-ko altuerara hel daitekeen zuhaixka hostoerorkorra da. Hosto palmatilobatuak ditu, eta infloreszentzia deigarria dauka, lore antzu handiek eta lore emankor txikiagoek osatua. Apaingarri gisa erabiltzen da, eta lore guztiak antzuak dituzten hainbat barietate kultibatzen dira.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Viburnum tinus

    Viburnum tinus

    Gogortxua apaingarri gisa oso erabilia den zuhaixka mediterraneoa da. Euskal Herrian landare basatia da hegoaldeko zein iparraldeko sakanetan, baina azken hauetan landatutako populazioetatik bertakotu diren aleak ere badaude. Hosto iraunkor berde ilunak ditu, eta loreak unbela itxurako infloreszentziatan bilduta agertzen dira.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: