Dibisioa: Basidiomycota
-
Craterellus lutescens
“Mendiko angula” izenez ere ezagutzen den perretxiko hau jangarri ona da, eta Cantharellaceae gehienak bezala lehortuta kontserbatzeko oso egokia da. Ale helduen txapelak inbutu forma bereizgarria dute. Txapelak hankak baino kolore ilunagoa du, eta pileoa gris-arrea den bitartean estipea hori kolorekoa da. Mamia hori-argia da eta zapore eta usain atsegina du. Espezie berantiarra izaten da,…
-
Craterellus tubaeformis
Orain arte bi espezie kontsideratzen ziren, Craterellus tubaeformis eta Craterellus lutescens gaur egun espezie bakarra dela ikusten da. Bere izen herrikoiak “mendiko angula” adierazten duen bezala oso onddo preziatua da gure sukaldean. Onddo honen beste bereizgarri bat arrek ez dutela erasotzen da.
-
Entoloma sinuatum
Entolomataceae familiako onddorik arriskutsuena da. Euskal Herriko intoxikazioen % 95a sortzen baitu. Batez ere Ilarrakarekin (Clytocibe nebularis) nahasten da. Onddo handi honetan kolore argiak dira nagusi, batez ere zuria. Hostozabalen argi gunetan zein bide hertzetan aurki daiteke uda bukaeratik udazkenera bitartean taldeak osatuz.
-
Fuscoporia torulosa
Gure hostozabaletan aurki daitekeen ardagai honek, nahikoa itxura handiak azaltzen ditu, eta horretxegatik da hain ikusgarria. Izen herrikoiak dioen bezala, batik bar arteen enborretan hazten dira. Ez da oso ezaguna eta ez du jateko baliorik. Orain gutxi arte Phellinus torulosus izenarekin ezagutzen zen, baina azterketa genetikoek Phellinus generotik atera zuten espeziea.
-
Galerina marginata
Tamainaz espezie txikia bada ere, daukan amatoxina kantitate altuak hilgarria bilakatzen du. Espezie hau besteengandik bereizteko ezaugarriak mamiaren hirina usaia, eta ezkatarik gabeko eraztuna dira.
-
Ganoderma lucidum
Zuhaitzen enborretan bizi den onddoa da, urte osan zehar ikus dezakegu eta banaketa zabalekoa da, ia edonon aurki daitekeelarik. Oso preziatua da batez ere Asia aldetik. Txinan orain dela 4ooo topatu zuten eta Reishi izenaz ezagutzen da. Sendagai natural bezela erabiltzen da, arnas gaitzetarako eta beste hainbat gaixotasun sendatzeko, baita kolesterol maila jaisteko eta kantzerrari aurre…
-
Ganoderma pfeifferi
Apo erako basidioma garatzen du onddo handi honek. Ezinezkoa da beste ardagaietatik begi hutsez bereiztea, hala ere, hau gurean urria da. Basoaren egoera ekologiko egokiaren indikatzailea dela uste da. Himenoforoa poro txikiz osaturik dago. Generoaren tipikoak diren espora handiak ditu. Bere mamia oso gogorra da eta egurrezkoa dela ematen du beraz ez da jangarria.
-
Geastrum fimbriatum
Ondo honen ezaugarririk deigarriena garatzen duen fruitu gorputza da. Izan ere bere exoperidioa zabaltzerakoan 5-9 besotan banatu egiten da izar itxura hartuz. Endoperidioa aldiz zaku forma dauka eta alde apikalean peristoma dago esporak kanporatzeko. Udaberri amaieran agertzen dira eta udazkenerarte irauten dute, gustokoen duten habitata koniferoen basoa izanda
-
Hydnum repandum
Onddo hau ezagutzea oso erraza suertatzen da bere kolore laranja argiagatik, habitat zabalagatik eta bere himenoforo horzdunagatik. Azken ezaugarri hau da, hain zuzen, tripaki izena ematen diona gibel edo tripakiaren itxura hartzen baitu bere azpikaldeak. Denbora luzez erlazionatu izan dute zientzialariek onddo hau kantarelekin, bereziki itxuragatik baina baita ezaugarri mikroskopikoengatik ere, biek baitituzte eszitobasidio izenekoak…
-
Hydnum repandum
Onddo hau ezagutzea oso erraza suertatzen da bere kolore laranja argiagatik, habitat zabalagatik eta bere himenoforo horzdunagatik. Azken ezaugarri hau da, hain zuzen, tripaki izena ematen diona gibel edo tripakiaren itxura hartzen baitu bere azpikaldeak. Denbora luzez erlazionatu izan dute zientzialariek onddo hau kantarelekin, bereziki itxuragatik baina baita ezaugarri mikroskopikoengatik ere, biek baitituzte eszitobasidio izenekoak…









