Dibisioa: Magnoliophyta
-
Erica scoparia
Erratz-txilarra zuhaixka itxurako txilarra dugu baina forma berdineko txilarrek ez-bezala, honek lore hori-berdeak ditu. Eskualde atlantiko-mediterranearrean hazten den espeziea da eta Euskal Herrian, bereziki Nafarroan da ugaria.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae -
Erica tetralix
Txilar lauhostoa zohikaztegietan hazten den txilarra dugu. Zuhaixka honek lore ugari izaten ditu adarren muturrean eta launaka multzokatzen diren hosto txikiak, espezieari izena ematen diotenak. Europako ipar-mendebaldean zehar zabaldurik dago.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae -
Erica vagans
Itsasertz atlantikoko larreetan hazten den txilar burusoilak, itsas ezpondetako gainaldeak eta goi-lautadak betetzen ditu. Landare hau mulu sendo eta hedatua da, kolore arroseko lore ugari eta deigarriak dituena. Euskal Herrian isuri kantauriarrean aurki daiteke, eta urriagoa da eskualde mediterranearrean.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae -
Fagus sylvatica
Fagus, latinezko ohiko izena; sylvatica, latinez sylvaticus-a-um esaeratik dator eta, basoetan hazten dena esan nahi du. Europako erdialde eta mendebaldean bizi da, klima samur eta hezeko eskualdeetan; udako lehorterik eta neguko izozterik gabekoetan. Euskal Herrian, bi isurialdetan ondo banaturiko basoak ditu. Isurialde kantauriarrean, haritz kandudunarekin topo egin arte zabaltzen da. Isurialde mediterraneoko pagadiak askoz zabalagoak eta ikusgarriagoak dira, Iratiko…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: HamamelidaeOrdena: FagalesFamilia: Fagaceae -
Fraxinus angustifolia
Lizar hostotxikia, lizar arruntaren antzeko espeziea da baina izenak dioen moduan, honek hosto estuagoak ditu, txikiagoak. Euskal Herrian ez da oso espezie arrunta eta soilik eskualde mediterranearrean aurki daiteke, berziki Nafarroan. Ibain ertzak eta ur ugariko inguruneak ditu gustuko eta bertan aurki dezakegu maiz, beste zenbait hostoerorkorrekin baso mistoak eratzen dituelarik.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: LamialesFamilia: Oleaceae -
Fraxinus excelsior
Lizarra, Euskal Herrian begirune bereziko zuahaitza izan da aspaldidanik eta oraindik ere urtero San Juan egunean (udako solstizioan) lizar-adarrak ipintzen dira baserri eta etxeetako ateburuaren alde banatan, etxe-babesle gisa. Gainera, euskal toponimian eragin handiko zuhaitza izan da eta horren adierazle ditugu Lizardi, Lizarraga… bezalako abizenak, baita Lizarra herria bera ere.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: AsteridaeOrdena: LamialesFamilia: Oleaceae -
Fraxinus ornus
Lizar loreduna EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan ‘Bakanak’ kategorian sailkatuta dagoen espeziea dugu eta modu naturalean, Arabako Badaia-Arrato mendizerran baino ez da aurkitzen. Gure latitudeetako beste lizarrek ez bezala, lizar honen loreek ondo garatutako lau petalo handi dituzte, izen arrunta ematen diotenak hain zuzen ere.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: AsteridaeOrdena: LamialesFamilia: Oleaceae -
Hedera helix
Herrikoiki huntzaz ezagutzen dugun landare hau betiberdea da eta bizimodu herrestari zein igokaria erakuts dezake. Jatorriz Europako, Afrika iparraldeko eta Asiako (Indiatik Japoniaraino) baso hezeetakoa da. Tertziarioko flora laurisilbatik biziraun duen espezietariko bat da. Euskal Herriko zenbait basoetan aurki dezakegu beste zuhaitzen gainean biziz. Apaingarri gisa erabili izan denez, herri zein hirietako harrizko hormetan ere aurki dezakegu.…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: ApialesFamilia: Araliaceae -
Hedera hibernica
Landare honek jatorria Europako kostalde atlantiarrean du. Genero berdineko huntz arruntaren antz handia du, hau ere igokari edo herrestaria izan daiteke eta. Baia moduko fruituak garatzen ditu, beltz edo berde lun kolorekoak. Ingurune hiperhezeak eta itzaleztatuak behar ditu. Sendabelar bezala erabilia izan da.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: ApialesFamilia: Araliaceae -
Helianthemum syriacum
Landare kamefito hau Euskal Herriko Ebro haraneko sastrakadien osagaietariko bat da, leku lehor eta eguzkitsuetan hazten delarik. Hosto oposatuak eta lore horiak izan ohi ditu. Zistazeo honen fruitua kapsula bat da. Apirila eta ekaina bitarte loratzen da eta fruitua udaran garatzen du. Sendabelar bezala erabili izan da, infusioak eginez.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: MalvalesFamilia: Cistaceae









