Dibisioa: Magnoliophyta

  • Prunus insititia

    Prunus insititia

    Makrofanerofito hau lapatxondo bezala ezagutzen den zuhaixka bat da.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus laurocerasus

    Prunus laurocerasus

    Prunus generoko espezie betiberde bat da. Jatorrizkoa Euskal Herrikoa izan ez arren, landare ornamental bezala landatu izan ohi da, batzuetan bertakotuz. Bere baldintza ekologikoak eman ezean, garapen handiagoaren faltan, zuhaixka bezala garatzen da. Euskal Herrian gerezi erramu bezala ezagutzen dugu.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus lusitanica

    Prunus lusitanica

    Erramuarekin antza izan dezakeen zuhaixka hau desagertutzat ematen zen Euskal Herrian baina duela urte batzuk hiru populazio aurkitu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztiak altitude baxuetan eta sakan babestu eta mehartsuetan. Hori dela eta, 2011. urtean argitaratutako EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan zerrendaturik dago, ‘Galzorian’ kategorian.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus mahaleb

    Oilarana errosazeoen familiako zuhaitz txikia da eta gereziondoaren antz handia du. Zuhaixka edo zuhaitz txiki hau 10 m-rainokoa da eta zur usaintsua du. Hosto obatu horzdunak eta lukutan antolatutako lore zuriak ditu. Fruitua drupa-motakoa eta gorrixka edo beltza da. Leku bero edo epeletan hazten da.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus padus

    Prunus padus

    Otsa-gereziondoa, gereziondoarekin antza duen zuhaitza da baina honen loreak luku itxurako infloreszentzietan batzen dira. 2011. urtetik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan, Galtzeko arriskuan dagoen espezie modura zerrendatuta.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Pulmonaria longifolia

    Pulmonaria longifolia

    Biri-belarra Europa mendebalde eta hegoaldean endemikoa den landarea da. Hostoetan oso bereizgarriak diren orbain zuriak ditu, eta landareak dituen hainbat konposaturengatik sendabelar modura oso erabilia den landarea da.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Retama sphaerocarpa

    Retama sphaerocarpa

    Arantzarik gabeko zuhaixka da. Adarrak berdeak ditu eta lore hori txiki ugari luku erako infloreszentzietan. Klima mediterranearretan hazten da eta tokian tokiko erabilerak eman zaizkio. Euskal Herrian oso populazio gutxi daudenez, ez da oso erabilia izan, baina Iberiar penintsularen hegoaldeko hainbat tokitan hilezkortasunaren sekretua gordetzen duen landarea kontsideratua izan da. Mitoak esaten duen bezela, sustrai…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Rumex acetosella

    Rumex acetosella

    Landare bitxi hau Euskal Herrian nonahi aurki dezakegu eta munduan zehar ere arrunta da ipar hemisferio guztian zehar. Bere loreen perianto gorriak nahiko deigarriak diren arren, mingarratz txikia oharkabean pasatzen da maiz, lore txiki eta ez oso deigarriak dituelako.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Salix viminalis

    Salix viminalis

    Euskal Herriko zumeen artean hedatuen dagoena dugu zume jatorra. Gizakiarekin lotura handia izan duen espeziea dugu, izan ere, gizakiak urteztatutako lekuetan hazten da gehien. Saskigintzan izugarri erabili den zuhaixka da eta aspaldidanik erabiltzen da txanbilentzako estalkiak, besaulkiak, ogiarentzako saskitxoak, mahatsa biltzeko saskiak, lepo-otarreak, zaranak, lastoa biltzeko otarreak, etab. egiteko.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Taraxacum officinale

    Taraxacum officinale

    Taraxacum officinale espeziea, txikoria-belarra, sorgin-belarra edo mando-belarra, asterazeoen barnean sartzen den landare belarkara da. Askok belar txar moduan hartzen duten arren, landare honen propietateak anitzak dira. Hona hemen adibide batzuk: landarearen hostoak jangarriak dira, eta entsaladan edota beste edozein barazkirekin egosita ere jan daitezke; medikuntzaren arloan dituen onurak direla eta, sendabelar gisa erabili ohi da;…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: