Haizearen indarra baliatuz hegan dotorezia handiz egiten duen hegaztia da miru gorria, abilezia handiz eta ia indarrik egin gabe ordu asko igaro ditzakeena. Bere V itxurako buztanagatik erraz identifikatzen delako eta neguan zeruan ikus dezakegun harrapari bakanetariko bat delako hegazti oso ezaguna da berau.
Sai paleartikoen artean txikiena da sai zuria. Negua Afrika tropikalean igarotzen dute eta martxoaren hasiera aldera iristen dira Euskal Herrira. Sarraskijalea den arren beste saiak baino askoz oportunistagoa da elikadurari dagokionez; ehiztari, arrantzale, arrautza lapur edo koprofago ere izan daiteke. Animalia honen berezitasunik nabarmenena arrautzak apurtzeko duen metodoa da, Afrikan ikusi denez arrautzak lapurtzean harrien…
Gurean oso ugaria den baina goria bezain ezezaguna den espeziea da zapelatz liztorjalea. Hegazti bitxia da gainera, izan ere ez da batere harrapari txikia, baina harrapari guztietan dietarik espezializatuena du, eta bere tamainarekin erkatuta elikagai txikienak jaten dituen hegaztia da. Euskal Herriko zeruetatik udan milaka ale ikus daitezke Afrikarako bidean.