Aztorea harrapari ertaina da, historian zehar indarraren ikur izandakoa. Hego motz eta sedoek berehalako abiada hartzeko gaitasuna ematen diote, eta buztan luzeak zuhaitzen artean ibiltzeko mugikortasuna. Ipar hemisferioan oso hedatua da eta bai Eurasia bai Ipar Ameriketan aurkitzen den Accipiter generoko espezie bakarra da. Euskal Herrian aldiz, nahiko urria da.
Gabiraia gorputz txikiko, hego laburreko eta isats luzeko hegaztia da, munduan hedatuenen artean dagoen harraparia. Morfologia honek mugikortasun handia ematen dio landaredi askoko giroetan. Basoz estalitako guneetan bizi da, hain zuzen Iratiko basoan hasi, Urbasatik pasa eta Valderejora artekoetan agertu daiteke, eta Pirineoetako mendi-lepoetan migrazio garaian. Ia lurralde gehienetan migratzailea den arren, Euskal Herrian sedentarioak…
Arrano beltza, Euskal Herrian aurki dezakegun hegazti harrapari eder eta lirainenetariko bat da. Euskal Herriko arranorik handiena den arren, ez dago oso hedatua gure lurraldean eta Arabako Mendietan eta Pirinioetan bizi diren bikote gutxi batzuek osatzen dute gure inguruko populazioa.
Neurri ertaineko arranoa da. Indotxina eta Indiatik hasi eta Mediterraneoraino banatzen da, baina bere populazio handienak Iberiar Penintsulan eta Magreben daude. Azken hamarkadetan atzerakada handia jasan duen espeziea da, bereziki giza presioaren ondorioz, eta dagoeneko hiru bikote ugaltzaile baino ez dira geratzen Euskal Herrian, bat Araban eta bi Nafarroan.
Arrano honen ezaugarri bereizgarrietako bat bere neurri ertain edo txikia izatea da. Hego luzeak eta isats luze edo ertaina du. Lumadun tartsoak ditu eta kolorazioari dagokionez hainbat fase agertzen dira. Basodun zonaldetan aurkitzen da baina honek sastrakadiarekin edo argiuneekin tartekatua izan behar du, eta ez da inoiz sarraskiz elikatzen (Brown eta Amadon, 1968).