Agaricus generoko perretxiko jangarrietako bat da. Itxura aldakorra izan ohi du, eta hainbat barietate deskribatu dira. Koniferoen basoetan agertu ohi da batez ere, uda amaieran eta udazkenean, nahiz eta beste habitat batzuetan ere ikusi diren espezie honen perretxikoak.
Tamaina ertaineko espezie hau nahiko arrunta da gure basoetan. Horren ohikoa ez dena zera da: Agaricus generokoa izanda basoetan aurkitzea. Koloreari dagokionez zuria da, nahiz eta kolore ilunagoko orbaintxoak izan. Agaricus generoko ezaugarriak ditu eta jangarri ona da, beti ere ale zaharrak baztertuz. Onddo hau biltzerakoan hilgarriak diren amanita zuriekin nahastu daitekeela kontuan izan behar da.