Familia: Amanitaceae

b
c
d
e
f
g
h
i
j
k
m
n
o
p
q
r
s
t
u
v
w
x
y
z
  • Amanita caesarea

    Amanita caesarea

    Jangarri bikaina eta oso preziatua den onddoa da, uda-udazken aldera agertzen da baso hostoerorkorretan gehienbat. Maiz antzeko morfologia duen Amanita muscaria onddo toxikoarekin nahasten da. Bien arteko desberdintasun nagusia Amanita muscarearia-k pileoan dituen maluta txuriak dira.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita citrina

    Amanita citrina

    Honako hau, kolore hori-zuria daukan onddo ederra da. Gure basoetan nahiko ugaria da espezie. Ez da toxikoa, baina ez da jatea gomendatzen Amanita toxikoekin nahiko errez nahastu baitaiteke. Ala ere, bereizi-erreza da,  errefau, zein patata gordinaren usain nabarmena baitauka.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita franchetii

    Amanita franchetii

    Generokideak diren espezie gehienengandik nahiko errez bereizten den espeziea da Amanita franchetti. Pileoan dituen kroskoaren hondar  horiengatik. Espeziea ez da jangarria, toxiko xamarra baita.  Ez dauka usain nabarmenik eta bere zaporea ahula bada ere, desatsegina suertatzen da. Tamainari dagokionez, Amanita hau, ertaina da. Hostozabal eta koniferoen basoetan aurki daitekeen onddoa da. 

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita gemmata

    Amanita gemmata

    Gure basotan oso arrunta den espeziea da honako hau, batez ere udazken-negu aldean. Kolore zuriko horri libre-adnatuak izaten ditu eta kolore hori-okreko  txapela.  Zenbait intoxikazioren eragilea dela uste da.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita muscaria

    Amanita muscaria

    Aski ezaguna den onddoa da honako hau, batez ere “pottokien” etxea zelako. Ez da harritzekoa, onddoa ikusgarria baita eta kolore deigarriak ditu. Hala ere kontuz izan behar da onddo honekin, intoxikazio eta aluzninazio nahiko larriak eragiten baititu.  Zenbait intoxikazioren eragilea da, Amanita caesarearekin nahasten baita.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita ovoidea

    Amanita ovoidea

    Amanita generoko espezie handienetarikoa da kukuma. Kolore zurikoa da eta kotoiaren eitea dauka. Onddo honek ez dauka inolako balio gastronomikorik, zapore ahula baitauka eta usain desatsegina, berezia. Koniferoen zein hostozabalen basoetan aurki daitekeen onddoa bada ere, ez da arrunta aurkitzea.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita pantherina

    Amanita pantherina

    Euskal Herriko basoetan ongi hedaturiko Amanita bat dugu hau. Forma erraz asko bereizgarria izateaz gain, eraztuna eta bolba dela eta, kolore grisa du, bere generokoen artean ez oso arrunta.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita phalloides

    Amanita phalloides

    Perretxiko hilgarria. Perretxikoak biltzen hasi aurretik oso ondo ezagutu behar da, izan ere, perretxikoak jateagatik heriotza dakarten pozoinduren %90a eragiten du. Espainiako Gerra ondoko “gose garaian” Euskal Herrian, pozoidura eta heriotza asko gertatzen ziren. Gaur egun ordea arraroak dira perretxiko honek eragindako pozoindurak batetik perretxiko biltzaileen artean oso ezaguna delako eta bestetik, ospitaleak ere ekipamendu…

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita rubescens

    Amanita rubescens

    Lanperna txarraren antza handia hartzen duen espeziea da, eraztun, bolba eta Amanitagenerokoen artean arraroa den kolore arre-grisaxkarekin. Hau, ordea, jangarria da eta bere pileoko ertza ez da ildaxkatua.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Amanita verna

    Amanita verna

    Amaniten taldeko espezie hau erabat toxikoa da, ale bakar bat nahikoa baita gizaki bat hiltzeko. Hori dela eta, kontu handia izan behar da Amanita virosa delakoarekin, izan ere, nahiz eta, gure inguruetan gutxitan aurkitzen dugun espeziea den, udaberri aldera agertzen da eta, behatzaile finak izan ezean beste onddo espezie jangarriekin nahas daiteke.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: