Familia: Apiaceae

c
d
e
f
g
i
j
k
l
m
n
o
p
q
r
s
t
u
v
w
x
y
z
  • Angelica razulii

    Angelica razulii

    Landaretxo hau Unbeliferoen familiako (gaur egun Apiaceae familia) kidea dugu, horrela deitua loreek unbela forma izaten dutelako. Angelica hau jatorriz Piriniotakoa da. Komunitate megaforbikoetan hazten da, mendietako aintziren ertzetan eta batez ere Nafarroako haranetan da ugaria. 2011. urtetik dago Espezie Mehatxatuen EAEko katalogoan ‘Kaltebera’ bezala zerrendaturik.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Apium graveolens subsp. butronensis

    Apium graveolens subsp. butronensis

    Bizkaiko endemismoa da eta bertan aurkitzen da munduko populazio bakarra, Butroi ibaiaren bokalean, Plentzian (hortik datorkio, hain zuzen ere, subespeziearen izena). Gainera, bere habitata etengabe murrizten ari da, istingadien lehorteagatik eta urbanizazioagatik.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Berula erecta

    Berula erecta

    Munduan zehar asko hedatu den landarea dugu eta Europan, Asiako hego-ekialdean eta Amerikako iparraldean aurki daiteke baina Euskal Herrian soilik antzinako zitak daude jasoak, egun konfirmatu ezin izan direnak. Azken zitak Araban egin ziren 1984. urtean: Arreoko El lagunillo’ gunean (Aseginolaza et al., 1984) eta Mendozako Zaia ibaian (Zadorra ibaiaren elkargunean). Bi populazio horien hedadura…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Helosciadium inundatum

    Helosciadium inundatum

    Apio hau urpeko lokatzetan errotuta bizi da eta hostotxo gehienak urazpian zabaltzen ditu. Banaketa atlantikoko landare belarkara dugu eta Europako eskualde atlantiarrean nahiko ugaria da. Hala ere, apio hau oso bakana da iberiar penintsulan eta egun, Euskal Herrian soilik mendietako urmaeltxo natural batzuetan baino ez da aurkitzen, beti ere 600 m-tik goraxeago. Hori dela eta,…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia: