Herrikoiki huntzaz ezagutzen dugun landare hau betiberdea da eta bizimodu herrestari zein igokaria erakuts dezake. Jatorriz Europako, Afrika iparraldeko eta Asiako (Indiatik Japoniaraino) baso hezeetakoa da. Tertziarioko flora laurisilbatik biziraun duen espezietariko bat da. Euskal Herriko zenbait basoetan aurki dezakegu beste zuhaitzen gainean biziz. Apaingarri gisa erabili izan denez, herri zein hirietako harrizko hormetan ere aurki dezakegu.…
Landare honek jatorria Europako kostalde atlantiarrean du. Genero berdineko huntz arruntaren antz handia du, hau ere igokari edo herrestaria izan daiteke eta. Baia moduko fruituak garatzen ditu, beltz edo berde lun kolorekoak. Ingurune hiperhezeak eta itzaleztatuak behar ditu. Sendabelar bezala erabilia izan da.