Landare eder hau Piriniotako endemismoa dugu eta Euskal Herrian soilik Nafarroan eta Iparraldean ezagutzen da. Nafarroan soilik bi populazio daude deskribaturik: Erronkarin eta Larra-Aztaparretako zonaldean. Hala ere, populaziorik handiena eta garrantzitsuena Larrako kareharrizko mendigune karstikoan dago (Villar & Lazare, 1991) eta bere mendebaldeko muga Ori mendian du. Horrez gain, Laskunen, Aspen eta Ossau-Iratin deskribatuta dago.…