Landare belarkara hau Europako mendebaldeko landare orofitoa dugu. Suitzako mendebaldetik eta Alemaniako hego-mendebaldetik Euskal Herriraino doazen mendietan zehar hedatzen da. Pirinioetan nahiko ohikoa da eta populazio handi eta ugariak osatzen ditu baina mendebalderantz askoz arraroagoa da, eta hain zuzen ere, landare honen mendebaldeko muga Araban, dago. Hori dela eta, ‘Galzorian’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie…