Familia: Colubridae

a
b
d
e
f
g
i
j
k
l
m
o
p
q
s
t
u
v
w
x
y
z
  • Coronella girondica

    Coronella girondica

    Hegoaldeko suge leunaren latinezko izena Coronella girondica da. Coronella hitzak ‘koro txikia’ esan nahi du latinez eta suge honi atxikitu zaio buruan aurkezten duen orbanagatik. Luzera txikiko sugea da eta Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean bizi da. Euskal Herrian Gipuzkoan eta batez ere Araba eta Nafarroan suge arrunta da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hierophis viridiflavus

    Hierophis viridiflavus

    Daukan kolorazio berezia dela eta du, hain zuzen ere, duen izena suge berde-horiak (Hierophis viridiflavus): atzealde edo hondo iluna, maiz berdexka, orbain horiz apaindua. EAEn, oso urria da gainontzeko sugeen ugaritasunarekin alderatuz gero eta interes bereziko espezie gisa katalogatua dago. Penintsula mailan ere arriskuan dagoen espezie gisa ezagutzen da. Honen arrazoi nagusienetariko bat urtero kotxeek…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Natrix maura

    Natrix maura

    Euskal Herriko Natrix generoko bi sugeetako bat da honako hau, sugegorriekiko antzekotasun morfologiko handiagatik ezaguna; hortik datorkio, hain zuzen izena. Dena den, suge hau, gainerako kolubrido gehienak bezala, ez da pozoitsua. Ingurune urtarretan eta horien inguruan oso ohikoa da, eta igerilari trebea da. Euskal Herriko lurralde osoan topa daiteke.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Rhinechis scalaris

    Rhinechis scalaris

    Euska Herriko suge lirain eta ederrenetakoa dugu eskailera-sugea. Oso eguzkizalea dugu eta gurean alde mediterraneoan soilik agertzen da. Alde dortsalean bi lerro paralelo ditu luzetara, eta gazteak direnean hainbat lerro perpendikularrez lotzen dira biak (banako helduetan bi lerro paraleloak bakarrik mantentzen dira); egitura honek ematen dio izena espezieari.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: