Hainbat subespezie eta barietatetan bereizten da espezie konplexu hau, bereziki haien ekologia-aukera anitzaren arabera. Estipearen eta himenioaren kolorea bereizgarria da, baina baita nahiko aldakorra ere barietateen artean.
Oso perretxiko arriskutsua da, Amanita phalloides perretxikoaren antzeko intoxikazioak sortzen baititu. Gainera, pozoinak ez du efekturik perretxikoa jan denetik 12-13 egun pasa arte, gibelean eta giltzurrunetan nekrosiak sortuz. 50. hamarkadan perretxiko honek ehun heriotz baino gehiago eragin zituen Polonian; gaixotasunaren eragilea misterio bat izan zen 1952rarte, orduan konturatu baitziren gaixotasuna pairatutako guztiek Cortinarius orellanus perretxikoa jan izan zutela.
Toxizitate altuko perretxikoa sortzen duen onddoa da, sindrome orellanikoa eragiten baitu, eta hilgarria suerta daiteke. Hostozabalen basoetan garatu ohi ditu fruitu-gorputzak udazkenean. Beste hainbat espezie generokiderekin nahas daiteke; ondorioz, kontu handiz erabili beharreko perretxikoak dira Cortinarius generoko espezieenak.