Larre-lursagua, izenak dioen moduan, larre eta belardietan bizi den sagua da. Landa-lursaguaren antzekoa da baina honek belarri iletsuagoak ditu. Biek dute itxura borobil eta sendoa. Europan nahiko hedatua dagoen espezie da eta Euskal Herri ia osoan agertzen da, Nafarroako hegoaldean izan ezik.
Landa lursagua lurrazpian bizi den sagutxoa dugu eta basoko zenbait espezieren elikagai-iturri nagusia. Euskal Herriko populazio guztiak Piriniotan aurkitzen dira eta duela urte batzuk nekez ikuste baziren ere, landa lursaguek eztanda demografiko garrantzitsu bat pairatu dute azken 30 urteotan eta ondorioz, euren banaketa eremuak zabaltzen doaz.
Cabrera lursagua Iberiar penintsulako karraskari endemiko bat da eta azkeneko hamarkadetako nekazaritzaren intentsifikazioak eta gehiegizko abeltzantzak bere banaketa eremuaren zatiketa eragin dute, espezie honen egoera zailduz.
Duela gutxi arte beste zenbait Microtus-ekin batera, espezie hau Pitymys generoan sartzen zen. Beste genero batean kokatzeko arrazoiak espezie hauen lurrazpiko bizimodua eta banaketa geografikoa izan ziren. Izan ere, Eurasia eta Iparramerikako hegoaldeko espezieetan dute jatorria eta gainontzeko Microtus-ak iparralderagoko espezieetan. Jatorri hau gaur egungo banaketan islatzen den arren, ez da genero desberdinetan bereizteko nahikoa.
Satain piriniarra (Microtus gerbei) Cricetidae familiako karraskari espezie bat da. Duela urte batzuk arte, Pitymis generoan sartzen zuten baina gaur egun subgenero mailara jaitsi dute.
Lursagu lusitaniarra lurrazpiko bizimodura moldatutako mikrougaztuna da. Nahiz eta batzuetan lurzoruan sortutako lur mendixkek agerian uzten duten bere presentzia, oro har oharkabean pasatzen den espeziea da.
Rodentia familiako karraskari txikia da lursagu gorria (Myodes glareolus), gurean agertzen den subespeziea, Iberiar Penintsulako gainontzekoekin alderatuta, tamaina txikiagokoa izan ohi delarik. Maiz, larre-lursaguarekin (Microtus agrestis) nahasten da animalia hau, izan ere, jubenilen ilaia gris kolorekoa izan ohi da, larre-lursagu helduetan aurki daitekeenaren oso antzekoa. Hala ere, helduen ilaia kolore gorrixka oso berezikoa da, animalia…