Euskal Herrian baditugu ur gezako bi dortoka, ur gezakoak izanagatik apoarmatu izena jasotzen dutenak. Apoarmatu korrontezalea dortokatxo txikia dugu Arabako, Bizkaiako, Nafarroako eta Lapurdiko eremu jakinetan soilik agertzen dena. Bere izen espezifikoa, ‘leprosa’ oskol gainean indibiduo zaharrek izaten dituzten alga zoofitoetik dator, itxura kaxkarra ematen diotenak. Euskal Herriko apoarmatuek, 70eko hamarkadaz geroztik Ameriketako senide batekin…