Euskal Herrian arrunta da. Kolore deigarria du, guztiz morea da, nahiz eta batzuetan esporen hauts zuriz estaliak agertu. Jangarria den arren, ez da batere preziatua eta txapela bakarrik erabiltzen da. Espezie toxikoekin nahas daitekeenez, kontu handiz ibili behar da identifikatzerako garaian.
Baldintza klimatiko eta adinaren arabera formaz eta kolorez aldatzen duen espeziea dugu honako hau. Oraintsu arte Laccaria affinis izenaz ezagutu izan da. Hostozabal- eta konifero-basoetan hazten da abuztua eta azaroa artean.