Itxura bereziko txoria da antzandobi kaskagorria, izenak berak dioen bezala, burualde eta garondo gorria baititu. Ezaugarri honek identifikazioa oso erraza bihurtzen du. Espezie migratzailea da eta Euskal Herrian hegoaldean soilik egiten du habia. Bere generokidea den antzandobi handia baino apur bat txikiagoa da eta banaketa askoz ere mugatuagoa du, Mediterraneo inguruan besterik ez baita aurkitzen.