Untxia itxuraz animalia guztiz polit eta moñoñoa berau, munduko espezie inbaditzaile garrantzitsuenetako bat da, bere jatorrizko eremutik at izurri kontsideratzen delarik. Gizakiaren esku-hartze traketsaren erruz espezie honek habitat ugariren biziraupena arriskuan jarri du munduko eremu askotan, non, untxiaren erradikazioa bilakatu den kontserbaziorako lehentasuna. Hau gutxi balitz, zenbait gaixotasun, habitat galera eta ehiza direla medio, untxia…