Familia: Lyophyllaceae

b
d
e
f
g
h
i
j
k
l
m
n
o
p
q
r
s
t
u
v
w
x
y
z
  • Asterophora lycoperdoides

    Asterophora lycoperdoides

    Onddo txiki eta bitxi hau Russula nigricans eta antzeko perretxikoen gainean hazten da, hauek deskonposaketa fasean daudenean. Onddo honek oso ugalketa estrategia bitxia aurkezten du: bere himenioa maiz ez da guztiz garazen eta asexualki ere ugal daiteke, pileoaren gainazalean garatzen diren klamidosporen bidez, arre koloreko itxura hauskara ematen diotena.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Calocybe gambosa

    Calocybe gambosa

    Udaberrian aurki daitekeen onddo  ertain eta eder honek Euskal Herrian estimazio izugarria dauka. Kolorez nabarmena ez bada ere usain eta irin zapore karakteristikoa dauka. Gurean oso bilatua da eta jatetxeetan ikaragarrizko dirutza ordaintzen da onddo honen kilo batengatik. Mendietako larreetan aurkitzen da  batez ere  lurzorua basikoa denean.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: