Nahiko espezie arrunta da onddo bitxi hau. Hemen erabilerarik ematen ez zaionez eta hain tamaina txikia duenez oharkabean pasatzen da jende gehienarentzat, baina benetan onddo berezi eta polita da naturako izaki txikiei erreparatzen dien naturzaleentzat.
Hankaluzea, marasmio jangarria ere deitua, izugarri hedatutako perretxikoa da. Hizkuntza askotan ditu izen arruntak, eskualde geografikoaren araberakoak. Euskal izenek, bere estipe luze eta jateko balioari egiten diote erreferentzia. Izan ere, perretxiko hau oso preziatua da bere zaporeagatik eta adituek zapore bikainekotzat jotzen dute, nahiz eta beste onddo jangarri asko bezain mamitsua ez izan.
Perretxiko hau ez da jangarria, tamaina txikia izateaz gain, mamirik ez duelako. Txapela oso txikia eta zilborduna da, kolore zuria du. Estipea ere ez da handia eta gainera, oso mehea da. Behealdean kolore ilunagoa duen arren, goialdean txapelaren kolore antzekoa du. Orriak hasieran zuriak dira, eta gerora krema edo okre kolorea izaten dute. Orriak elkarrengadik…