Australiako hego-ekialdean jatorria duen arren, mimosa mundu osora zabaldu den zuhaitza dugu, bere lore hori eder eta usaintsuek edozein jardinetako protagonista bihurtu baitute. Izen generikoa, ‘Acacia’, grezierazko akantha terminotik eratorria da, eta arantza esan nahi du; izan ere, akazia espezie askok arantzak dituzte. Izen espezifikoak, ‘dealbata’ hitzak, zurixka esan nahi du, eta zuhaitzaren tonuari egiten…