Basasaguaren oso antzekoa den sagutxo hau Europa erdialdeko espeziea dugu eta Iberiar Penintsulako iparraldean du, hain zuzen ere, bere banaketaren mendebaldeko muga. Bere izenak dioen moduan, maiz lepo inguruan kolore horiko iduneko bat aurkezten du eta basasagua baino handiagoa izaten da tamainaz, baina espezie bi hauek bereiztea ez da erraza izaten.
Basasagua, izenak dioen moduan, Europa osoko basoetan nahiko arrunta dugun sagutxoa da. Sagu lepahoriarekin estuki ahaidetuta dago eta biak nahiko antzekoak dira morfologikoki, basasagua zertxobait txikiagoa. Euskal Herrian ia nonnahi topa daiteke.
Europan aurkitzen den sagu txikiena izan arren, oso ondo moldatu da gizakiak eraldaturiko eremuetara eta egun, gehiagotan aurkitzen da zekale landaketetan larreetan baino.
Landa-sagua eremu mediterraneoko sagutxoa dugu. Etxe saguarekin estuki ahaidetutako espeziea da eta, biak oso antzekoak diren arren, izenak dioen bezala, landa sagua arruntagoa da eremu mediterranearreko landa eremuetan eta etxe sagua, aldiz, antropizatutako lekuetan.
Arratoi arrunta ia mundu guztian hedaturik dagoen arratoia da gune urbanoetan zein landa eremuetan aurki baitateke eta sarri bere populazioen kontrola burutzea zaila izaten da. Arratoi honek begi txikiak eta mutur borobilduak ditu. Gazteen ilea gris iluna den bitartean, helduena gris-arrea da alde dortsalean eta gris-horia alde bentralean.
Arratoi beltza ia munduan zehar oso hedaturik dago, gune urbanizatuetara oso ondo moldatu baita. Arratoi arrunta (Rattus norvegicus) baino txikiagoa da eta ile beltza edo iluna izan ohi du.