Txori txiki honek Euskal Herria udan baino ez du bisitatzen. Gainontzean Sahara hegoaldera bidaiatzen du bertako klima oparoaz gozatzera. Halere, erraza da euli-txori beltza ikustea intsektu bila etengabe ibiltzen baita harat-honat hegaka. Halaber, arren lumadiaren kontrasteagatik espeziea identifikatzea oso erraza da.
Bere kantuagatik da ezaguna urretxindorra. Arrek emea erakartzeko abesten dute eta abesti errepertorio oso handia dutela frogatu izan da. Beste txori askok ez bezala, urretxindorrek gauez ere abesten dute ugaltze-sasoian zehar, erraza suertatzen delarik hauek bereiztea orduan. Hegazti hau klima mediterraneoarekin lotuagoa dago eta beraz, Euskal Herriko hegoaldean azaltzen zaigu baitik bat, nahiz eta Bizkaian…
Passeriformes ordeneko hegaztitxoa da buztangorri iluna. Izenak dioen bezala bere kolore ilunarekin ikusgarri egiten den buztan gorriarengatik da bereizgarri, eta labarretako hegaztia den arren geroz eta ohikoagoa da animalia txikia hau hiriguneetako parke edota jardinetan aurkitzea.
Euskal Herrian udan soilik ikusteko aukera dugun txoria da buztangorri argia. Buru erdia beltza du eta buru gainean lerro txuri bereizgarri bat du, baita buztan gorri ikusgarria ere, izena ematen dioena hain zuzen ere.