Euskal Herri osoan zehar aurki daitekeen mustelidoen familiako kidea da lepazuria, Iberiar penintsulan agertzen diren bi supespezieetatik Martes foina foina delarik gurean ageri dena. Habitat naturaletatik hasi eta baserri ingurutaraino aurki daiteke animalia hau, mustelido zuhaiztar orok izan ditzakeen ezaugarri morfologiko nagusiak aurkezten dituelarik. Hala ere, bada erabat berea duen ezaugarri fisikorik ere, denetan esanguratsuena papar aldean…
Lepahoria Europan eta Siberian aurki daitekeen mustelido karniboroa da. Lepazuriarekin antzekotasun asko dituen arren, lepo azpiko orban horixka da batez ere bereizgarri egiten duena. Habitatari dagokiola espezialista da, antropizazio-maila txikiko lekuak aukeratzen dituelarik. Orohar animalia gautarra den arren, araldian egunez ibiltzen da. Aipatzekoa da mustelido gehienen kasuan bezala, lepahorian ematen den ugal-estrategia berezia: ezarpen atzeratua.
Zakurraren tamainako mustelido handia da azkonarra. Karniboro orojalea da eta lurrazpian bizi da beste azkonarrekin batera. Nahiko arazo izan ditu gizakiarekin, arto sailetan egin izan dituen triskantzengatik eta bere ileekin bizarra kentzeko brotxak egin izan direlako. Ez du arazorik bere espezieko kideekin lurralde berean bizitzeko. Nahiko lurralde txikiak hartu ohi dituzte, normalean ez dute 2…
Karniboro txiki hau gurean ikusi ahal izateko Bizkaiko mendebaldea edo Nafarroako Belagua bisitatu beharko dugu. Erbinude zuriaren bereizgarri nagusia buztan puntan duen orban beltza da; ezaugarri hau da, gainera, beste mustelido txikiengandik desberditzeko ezaugarri bistakoena. Neguan, ilajea erabat zuria duenean ere, buztan punta beltza mantentzen du.
Denbora pasa ahala gero eta ezagunago egiten ari den arren gure faunako ugaztun ezezagunenetarikoa da ur-ipurtatsa edo bisoi europarra. Bereganako interesaren arrazoi nagusia, bere banaketa jasaten ari den murrizketa da. Joan den mendearen erdialderarte Erdialdeko Europaren zati handi bat betetzen zuen animalia hau, desagertzeko arrisku larrian da gaur egun, eta bere populazio bideragarri bakarrak iberiar…
Erbinudea karniboroen ordeneko espezierik txikiena izan arren, ehiztari bikaina. Iberiar Penintsulan ilajea ez zaio aldatzen neguan, baina latitude altuagoetan, kolore zuria hartzen du urteko hilabeterik hotzenetan. Mundu osoan espeziea 10 subespezietan banatzen dela adostua dago, baina azterketa filogenetiko berrienek erbinudearen taxonomian aldaketak ekarriko dituzte datozen urteetan.
Ipurtatsa Euskal Herri osoan zehar zabalduta dago, hala ere, datuen arabera, bere populazioen tamaina txikia dela dirudi. Horrela, EAE-ko eta Nafarroako katalogoetan “Interes Bereziko” espezie gisa sailkatuta dago. Espezie honen mehatxu nagusiak, harrapaketak eta bere habitataren eraldaketa dira. Halaber, espezieak nozitu duen parasitosi gaixotasunak ere eragin kaltegarria izan du bere populazioengan.