Mycena haematopus onddoak kolore moreko isurkina botatzen du, espezie honen oso adierazgarria dena. Mycena espezietatik ezaguterrezena da, eta isurkin morea garapen fase aurreratuenetan erraz ikus daiteke, bereziki estipearen oinarrian. Mycena haematopus multzoetan hazten da, hildako egurretan bereziki.
Basidiomikoto txiki hau bizirik dauden hostozabalen enborretako azalean ateratzen da, hau da, bizkarroia da, baina ez du jateko batere baliorik. Gainera udazkenean eta neguan ateratzen da.
Mycena generoko espezieen arteko politenetako bat da askorentzat. Perretxiko hau oso ugaria da konifero zein hostogalkorren basoetan. Generoko beste kideak ez bezala, Mycena pura espeziea lurrean hazi ohi da, orbelaren artean, gainontzekoak eroritako egurretan hazten diren bitartean. Gainera, errefau zapore eta usaina ditu, eta pileo ganbila eratzeko joera, kanpai-itxura hartuz eta ez, beste Mycena espezie…
Pagoaren egur hilean arrunta den espeziea da. Pileoaren kolore arrosak eta estiperaren kolore horiak espezie deigarria bilakatzen dute.
Koniferoen azpian irteten den espeziea dugu honako hau. Bere ezaugarri bereziena duen kloro usaia da. Usai honek atzera botatzen duenez, eta bere tamaina txikia denez, ez da batere erakargarria eta ez dago argi bere jateko balioa zein den.
Mycenaceae familiako perretxiko saprotifikoen artean sailkatzen den hau, belardietako egur hilean, adar erorietan, hostoetan eta koniferoen azikuletan agertzen da. Tamainaz txikiak diren arren batzuen ustetan luminiszenteak dira.