Asun-tximeleta ninfalido ezagun eta koloretsua da. Atlantikotik Ural mendizerraraino eta Mediterraneo kostaldetik Eskandinaviaraino aurki daiteke, eta Euskal Herrian, Europa guztian bezala, espezie arrunta da. Ez dira asko Euskal Herrian neguan hegan egiten duten espezieak, baina asun-tximeleta horietako bat da.
Almirante gorria edo bulkana, Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta ederrenetariko bat da eta ia mundu guztian hedaturik dago. Kontraste handiko koloredun hegoak ditu eta kamuflatzeko teknika ugari erabiltzen ditu. Almirante gorri izena, hegoetako lerro gorriarengatik eman zitzaion, itsas uniforme bateko zintaren antza duelako.