Rhodocollybia butyracea onddoa Euskal Herriko basoetan uda bukaeran eta udazkenean aurkitzea oso ohikoa da, bai hostozabalen, bai koniferoen basoetan. Tamaina ertaineko onddoa da, 9 cm asko jota. Kolore arreko onddo honek ez dauka inongo balio gastronomikorik, ez dauka ehundura atsegina eta zapore gozoa dauka. Onddo hau ez da jan behar, intoxikazioak eragiten dituela uste baita.
Kolibia hanka-bihurria nahiko onddo tipikoa da. Bere berezitasunik handiena, izenak adierazten duen bezala bere hanka bihurria da. Kutikulako koloreari dagokionez arre-gorria da eta estipeak kolore arre argia dauka. Onddo honek ez dauka inongo balio gastronomikorik, mamia urria izateaz gain, zapore gozokoa eta usain desatseginekoa da.