Euskal Herriko kostaldean pase garaian agertu ohi den hegaztirik berezi eta ikusgarrienetariko bat da arrano arrantzalea. Tamaina ertaineko hegazti harrapari hau, izenak berak dioen bezala, arrantzalea da eta batez ere paduretan harrapatzen dituen arrainak jatetik bizi da. Euskal Herrian Urdaibai eta Txingudi dira hegazti eder hau behatzeko leku egokienak. Gertuko ahaiderik ez duen erlikia taxonomikoa…