Euskal Herriko paseriforme menditarrena dela esan daiteke elur-txonta, Nafarroa ipar-ekialdeko goi-mendietan besterik ezin baita aurkitu gure lurraldean. Kantauriar mendikatetik Txina erdialdeko mendiguneetaraino hedaturik dagoen arren, mendiguneetara estuki loturiko espeziea da. Intsektuez, haziez eta fruituez elikatzen da, eta baso-mugatik gorako habitat alpetarretako ingurune harkaitztsuetan txitotzen du. Euskaraz elur-txonta izenez ezagutzen den arren, txolarren familian sailkaturiko espeziea…
Gurean oso ugaria den hegazti kuxkuxeroa da etxe-txolarrea. Horregatik hegazti ezagunenetarikoa da berau. Historian gizakiarekin erlazionatzen jakin izan du eta, horregatik, egun hegaztirik sakabanatuena da.