Euskarazko izenak adierazten duen bezala, onddo honek txakur baten zakilaren antza dauka. Phallus impudicus onddoarekin nahastu daitekeen arren, M. caninus txikiagoa da eta alea heldua denean kolore gorriko gleba izaten du. Arrautzak ere, forma luzanga dauka. Espezie hau usteltzen hari den hosto eta egurren gainean garatzen da hostozabalen zein koniferoen basoetan.