50 metrorarteko altuerak lor ditzaketen zuhaitz hostoiraunkor eta forma piramidalekoa da. Hostoak orratz formakoak eta zapalak dira. Gainazaletik berde ilunak badira ere, azpialdean zuriak diren bi estoma zerrenda dituzte. Monoikoak direnez lore eme zein arrak ale berberean daude, arrak adaburu guztietan zehar eta emeak eitearen goiko partean. Sortuko dituzten konoak tenteak eta oboideak dira eta…
Bizi luzea eta garaiera altuak lortzen dituen konifero espezie bat da, 35 metrotako altuerak bataz beste, baina ale bakan batzutan 40 metroak ere lortu izan dira.Enborrak 2 metrotako diametroa lortzen du eta eitearen forma orokorrean triangeluarra izaten da. Hostoak azikuliformeak dira eta makroblastoetan zehar sakabanatuta eta brakioblastoetan faszikulaerako infloreszentziatan agertzen dira. Kolore berde-urdinxka izaten dutenez…
Himalayako medietan eta Afganistanen jatorria duten zuhaitz hostoiraunkorrak dira. Bizi oso luzea izan dezake, ale batzuren kasuan, 1000 urteetako bizia izatera heldu direla ikusi da. 1500 metrotatik gorako altueratan agertzen dira eta 40-50 metrorarteko altuera lor dezakete. Zuhaitzaren forma triangeluarra edo konikoa da eta enborrak 3 metrorarteko diametroa har dezake. Hosto azikularrak eta malguak dituzte…
Jatorriz europarra den gimnospermo hostoerorkorra da, hori dela eta, urtean zehar berde kolorekoak diren azikulak udazkenean arre tonalitateak hartu eta erori egiten dira, zuhaitza biluzik utziz.Azikulak faszikuluetan antolatzen dira makroblastoetan dauden brakioblastoetan, eta bigunak eta finak dira.Espezie monoikoa da eta kono eme gazteak berdeak badira ere, heldu ahala tonu gorriak hartzen dituzte, forma obatukoak dira.…
Jatorri japoniarra duen eta 40 metroko garaiera lor dezakeen zuhaitz hostogalkorra da, are gehiago, Euskal Herian hostoerorkorrak diren gimnospermo espezie bakarretakoa da.Enborrarekiko perpendikularki hazten diren adar batzuk pixka bat zintzilikariak dira eta hostoak makroblastoetan dauden brakioblastoetan faszikulu eran antolatuta garatzen dira, azikula forma dute eta nahiko izaera bigunekoak dira.Sortu diren urtean bertan heltzen diren ugal…
Gimnospermoetan ohikoa den legez beti berde mantentzen den zuhaitza da eta 60 metroko altuera lor dezake, gainera 600 urteko bizia duten aleak topatu izan dira. Enborrarekiko perpendikularki eta erregularki agertzen diren adarrak garatzen ditu, altueran laburragoak direnak eiteari forma triangeluarra emanez. Hostoak azikularrak eta tetragonalak dira eta espexie monoikoa denez, ale berean egitura ar eta…
Agian pinu landaketetan ikusteagatik zaigu arrunta pinu hau baina larizio pinuaren salzmannii subespeziea, Piriniotakoa dugu eta bertako muturreko baldintzei aurre eginez hazten da modu naturalean. Gauza bakarra du ezinbesteko espezie honek: eguzkia. Elurteak eta hotza ondo jasaten dituen arren, ezin da itzalpetan hazi. Hala ere, argitasun nahikoarekin urtean 30-70 cm lortzen dituen espeziea dugu hau.
Bere izenak dioen moduan, haziengatik dugu ezaguna pinu hau. Izan ere, pinazi pinuaren haziak jangarriak dira eta jakina da duela 6000 urte baino gehiago landatu izan dela espezie hau bere hazien kontsumorako. Jatorriz Afrika iparraldekoa den arren, eskualde mediterranear osoan aurki dezakegun zuhaiza dugu pinazi pinua eta Euskal Herriko hegoaldeko zenbait eremutan ere aurki genezake.
Hostoiraunkorra den gimnospermoa da, batazbeste 60 metroko altuera lortzen badu ere 100 metroko aleak aurkitu izan dira. Longebitateari dagokiola, 500 urteko bizitza izaten du orokorrean baina 1000 urteko aleak aurkitu izan dira ere. Hostoak bakunak eta luzangak dira punta borobilduarekin, usaintsuak gainera. Landare monoikoa denez lore ar horixkak eta zintzilikariak lore emeekin batera ale berean…