Familia: Plumbaginaceae

b
c
d
e
f
g
h
i
j
k
l
m
n
o
p
q
r
s
t
u
v
w
x
y
z
  • Armeria arenaria subsp. burgalensis

    Armeria arenaria subsp. burgalensis

    Landaretxo hau Obarenes mendietan (Burgos) deskribatu zen, eta Arabako hegoaldeko mendietan (Artzena, Kantabria-Kodes eta Izki mendiak) populazio gutxi batzuk daude. Ekialderantz, Nafarroako lurretan kilometro batzuetan ageri da, eta Nafarroan du banaketaren ekialdeko muga. Hori dela eta, ‘Bakana’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Armeria cantabrica subsp. vasconica

    Armeria cantabrica subsp. vasconica

    Landare hau, Armeria generoko beste landare babestu bat dugu, ‘Bakana’ bezala sailkaturik dagoena Nafarroan eta ‘Kaltebera’ bezala EAEko Zerrenda Gorrian. ToloƱo-Kantabria-Kodes mendietako endemismoa da eta populazio guztiak bertan aurkitzen dira, elkarrengandik 50 km baino gutxiagora.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Armeria euscadiensis

    Armeria euscadiensis

    Banaketa atlantikoa duten landareen artean, Armeria eder hau eremu mugatuenetako bat duena da. Izan ere, Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldetan baino ez da azaltzen, Billano lurmuturretik Gorlizen, Higer lurmuturrera, Hondarribian. EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago, izan ere, oso eskakizun ekologiko zehatzak ditu eta beraz, kostaldean egindako eraldaketek kalte handiak izan ditzakete bere populazioengan.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Armeria pubinervis subsp. orissonensis

    Armeria pubinervis subsp. orissonensis

    Armeria hau Bizkaiko golkoan bizi den endemismo atlantiko menditarra da, eta ezagutzen diren kokagune gehienak Euskal Herrian daude. Ekialdean, Nafarroako iparraldetik Pirinioetaraino iristen da, Orhi mendiraino, hain zuzen ere. Kareharrizko harkaitzen erlaitz eta gailurretan bizi da, bai eta zenbait mendi-lepo belartsuetan ere, orokorrean oso giro euritsu eta lainotsuan: Anbotoko mendiguneetan (Bizkaia), Aralarren eta Aizkorrin (Gipuzkoa)…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia: