Montpellierko sugea bi metro gainditzera irits daiteke eta, normalean neurri horretara iristen ez bada ere, Euskal Herriko ofidiorik handiena da. Habitat mediterraneo askotan ager daiteke, hala nola, sastrakaditan, karraskadi eta konifero basoen azken aztarnetan, landaketa-zonatan… Elikatzeko hainbat narrasti, mikrougaztunak… jaten ditu, eta hauek digeritzeko goiko barailaren atzealdean kokatutako pozoi-guruinak ditu, harrapakina irensterakoan pozoia txertatzeko erabiltzen…