Ur-igel arrunta Iberiar penintsulako espezie autoktonoa da. Izenak dioen moduan, uretan ematen du bere bizitzaren gehiengoa eta bere kolore berde-arreak ur-landareekin mimetizatzea ahalbidetzen dio. Azken urteotan, Pelophylax ridibundus espezie exotikoa, gure ur-igela desplazatzen ari dela ikusi da. Gainera, P. ridibundus eta P. perezi ugaltzeko gai dira, P. esculenta hibridoa emanez, ondorioz, gure ur-igelaren populazioak arriskuan jarriz.
Baso-igel jauzkaria anfibio mehatxatua da eta populazio bakarrak Orduñan, Araban eta Nafarroan bizi dira. Bere basoko habitatean, atzerapen handia egon da, hariztiak landazabalean egokitu direlako. Baina Aranzadi Zientzia Elkarteak sinatutako hitzarmen bati esker hauen ugalketa ziurtatzeko urmaelen eratze proiektu bat lortu da.
Iberiar penintsulako endemismoa da eta penintsularen ipar-mendebaldean baino ez da agertzen. Bere banaketaren muinean nahiko espezie ugaria da, baina banaketaren mugatan, Euskal Herria kasu, oso espezie urria da eta gainera beherakada nabarmena jasaten ari da azken urteetan. Euskal Herrian, Urdaibai inguruko eta Gorbeiako ibaietan baino ez da aurkitzen harribitxi hau.
Baso-igel piriniarra Pirinioetako endemismoa da. Nafarroa, Zuberoa eta Aragoiko goi-pirinioan besterik ez da bizi, eta itxuraz baso-igel iberiarraren antza handia duen arren, etoekologia oso ezberdina du. Gainera, ikerketa molekularrek adierazi dutenez, badirudi baso-igel gorriarekin (Rana temporaria) erlazio estuagoa duela (Veith et al. 2002, 2003). Tamaina txikiko igela da, eta ez dago espeziearen populazioen egoera eta dinamikaren inguruko…
Mendi igela dugu baso-igel gorria, ia Euskal Herri osoan aurki dezakeguna Bizkaiko kostaldean eta Euskal Herriko hegoaldean izan ezik. Haritz eta pagadiz osatutako basoak ditu gustoko, hezetasun handikoak, eta bere kolore gorrixkak eroritako hostoen artean mimetizatzeko balio dio.