Familia: Rosaceae

a
b
d
e
f
g
h
i
j
k
m
n
o
q
r
s
t
u
v
w
x
y
z
  • Crataegus laevigata

    Crataegus laevigata

    8 metrorarteko altuera lor dezaken zuhaixka da. Adarkadura maila handikoa eta arantzatsua. Hostoak gingildunak diren arren, antzekoa den elorri txuriarenak bezain markatuak ez dira. Korinbo erako infloreszentzitan antolatzen diren lore txuriak dituzte bi edo hiru estilorekin eta bertatik bi-hiru hezur dituen fruitu gorri eta mamitsuak eratzen dira. Jatorriz, Europa ekialdekoa den espeziea da hau, eta…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Crataegus monogyna

    Crataegus monogyna

    10 m-rarteko altuera lor dezakeen zuhaixka hostogalkorra da. Adar helduetan zehar arantzak aurkezten ditu eta 3-7 gingil bitarteko hostoak ditu, gingil horiek batzutan ia erdiko nerbiorarteko sakonera lor dezaketela. Korinbo erako infloreszentzietan antolatzen diren petalo txuriko loreak garatzen ditu udaberrian. Udara aldera fruitu gorri eta mamitsuak hazten dira kalizaren arrastoak diren koro erako egitura batekin.…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Lactarius chrysorrheus

    Lactarius chrysorrheus

    Onddo honen izena, mozterakoan askatzen duen esne itxurako jariakinetik dator, hasieran txurixka bada ere berehala kolore horia hartzen duena. Pileoa hasieran inbutu ganbil formakoa da baina denborarekin lautuz doa eta kolore naranja arrea hartuz. Estipea berriz, motza eta barrutik hutsa da. Nahiz eta toxikoa ez izan, ez da jangarria duen zapore mingotsagatik. Pagadi, harizti eta…

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus insititia

    Prunus insititia

    Makrofanerofito hau lapatxondo bezala ezagutzen den zuhaixka bat da.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus laurocerasus

    Prunus laurocerasus

    Prunus generoko espezie betiberde bat da. Jatorrizkoa Euskal Herrikoa izan ez arren, landare ornamental bezala landatu izan ohi da, batzuetan bertakotuz. Bere baldintza ekologikoak eman ezean, garapen handiagoaren faltan, zuhaixka bezala garatzen da. Euskal Herrian gerezi erramu bezala ezagutzen dugu.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus lusitanica

    Prunus lusitanica

    Erramuarekin antza izan dezakeen zuhaixka hau desagertutzat ematen zen Euskal Herrian baina duela urte batzuk hiru populazio aurkitu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztiak altitude baxuetan eta sakan babestu eta mehartsuetan. Hori dela eta, 2011. urtean argitaratutako EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan zerrendaturik dago, ‘Galzorian’ kategorian.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus mahaleb

    Oilarana errosazeoen familiako zuhaitz txikia da eta gereziondoaren antz handia du. Zuhaixka edo zuhaitz txiki hau 10 m-rainokoa da eta zur usaintsua du. Hosto obatu horzdunak eta lukutan antolatutako lore zuriak ditu. Fruitua drupa-motakoa eta gorrixka edo beltza da. Leku bero edo epeletan hazten da.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus padus

    Prunus padus

    Otsa-gereziondoa, gereziondoarekin antza duen zuhaitza da baina honen loreak luku itxurako infloreszentzietan batzen dira. 2011. urtetik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan, Galtzeko arriskuan dagoen espezie modura zerrendatuta.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia: