Familia: Strigidae

c
d
e
f
g
h
i
j
k
l
m
n
p
q
r
t
u
v
w
x
y
z
  • Aegolius funereus

    Aegolius funereus

    Ipar Hemisferioan banapen nahiko orokorra eta zabala duen arren, Euskal Herrian banaketa oso txikia duen hontza dugu hau. Altitude handietan aurkitzen da, eta Nafarroako gune zehatz batzuetan soilik aurki dezakegu. Gainera bizitza guztiz gautarra du, beraz ikusteko nahiko zaila izaten da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Asio flammeus

    Asio flammeus

    Euskal Herrian noiz behinka aurki dezakegun harraparia dugu zingira-hontza. Negua igarotzera migratzen du inguru hauetara eta larre edota hezeguneetan igarotzen dute garai hau, uda aldean berriro ere iparralderagoko guneetara joanez.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Asio otus

    Asio otus

    Hontz ertaina Ipar Hemisferioko ia lurralde osoan hedaturik dagoen harrapari gautarra da, ugaria, eta kontserbazio arazo berezirik ez duena. Identifikatzeko erraza da buruaren gainaldean dituen belarri-xerlo handiei erreparatuz gero. Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke, era guztietako habitatetan, herri eta hiri handietako parkeetan barne. Ugaztun txikiez elikatu ohi da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Athene noctua

    Athene noctua

    Euskal Herrian Strigidae familiako hainbat espezie daude, eta hauen artean guztiongandik ezaguna den mozolo arrunta dugu. Hegazti honek orbain zuriz beteriko lumaia marroixka, eta begi handi eta horiak ditu. Animalia hau larretan aurkitzen diren hesien zutabeetan ezarrita ikustea nahiko ohikoa izaten da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Bubo bubo

    Bubo bubo

    Europako harrapari gautarrik handiena da Hontz handia. Belarri modura dituen luma handiengatik bereizten da, baita moko beltz eta makur, eta lumaz betetako hankengatik ere. Basoak eta haranak inguratzen dituzten amildegi arrokatsuetan bizi da. Europa ia osoan aurkitzen den arren, Euskal Herrian duen banaketa eskasa eta irregularra da. Hala ere, orain gutxiko datuek populazioaren egoera hobetzen…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Otus scops

    Apo hontza Iberia Penintsulako hontzik txikiena da. Kolorazio kriptikoa du, enborraren antza hartzen baitu eta, sarri, zaila da non dagoen ikustea. Hontz hau migratzailea da eta uda soilik igarotzen du gure artean.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Strix aluco

    Strix aluco

    Euskal Herriko hegazti harrapari gautar arruntena da ziurrenik urubia, ulu bereizgarri eta ezaguna duen espeziea. Tamaina ertaineko harraparia da, eta Europa guztian, Afrika iparraldean eta Asia mendebaldean hedaturik dago. Batez ere baso hostoerorkorrei loturiko espeziea izan arren,  askotariko habitatetan topa daiteke urubia, herrietako eta hirietako parkeetan barne. Ugaztun txikiez elikatu ohi da, eta ikusmen ona…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: