Klasea: Actinopterygii
-
Alosa alosa
Alosa, Clupeidae familiako arraina da. Antzinan, arrunta zen Eskandinaviatik Mediterraneoko mendebalderaino baina egun, ez da batere arrunta Europako iparraldean, eta Europako ibai askotatik desagertu dela uste da. Sardinaren tamainako arraintxoa dugu eta akula (Alosa fallax) bezala, espezie anadromoa da, hau da, itsasoan bizi den arren ibaietara doa ugaltzera.
-
Cobitis calderoni
Arrain txiki arantzadun hau Iberiar penintsulako endemismoa dugu eta Euskal Herrian, Araban eta Nafarroan baino ez da agertzen, mediterraneoko isurialdean, hain zuzen. Azken hogei urteotan, espeziea Omecillo, Baias eta Ebro ibaietan bizi dela jakina da, baina banaketa naturalaren mugen aldetik, gorabehera oso handiak dira ibai arrootan. Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera, mazkar arantzadunak ikusi ziren Baias…
-
Gasterosteus aculeatus
Arrain hiruarantza Europa, Asia eta Ameriketako iparraldean zehar banatzen den espeziea da eta mundu mailan bere egoera ona den arren, Euskal Herrian “kaltebera” bezala sailkaturik dago. Denbora luzez asko ikertu da arrain honen gainean, izan ere, aldakortasun morfologiko handia azaltzen du eta ezinhobea da eboluzioa eta populazioen genetika ikertzeko.


