Klasea: Agaricomycetes
-
Mycena renati
Pagoaren egur hilean arrunta den espeziea da. Pileoaren kolore arrosak eta estiperaren kolore horiak espezie deigarria bilakatzen dute.
-
Mycena rubromarginata
Koniferoen azpian irteten den espeziea dugu honako hau. Bere ezaugarri bereziena duen kloro usaia da. Usai honek atzera botatzen duenez, eta bere tamaina txikia denez, ez da batere erakargarria eta ez dago argi bere jateko balioa zein den.
-
Mycena stylobates
Mycenaceae familiako perretxiko saprotifikoen artean sailkatzen den hau, belardietako egur hilean, adar erorietan, hostoetan eta koniferoen azikuletan agertzen da. Tamainaz txikiak diren arren batzuen ustetan luminiszenteak dira.
-
Omphalotus illudens
Intoxikazio dezente sortzen dituen espeziea da, ziza horiarekin (Cantharellus cibarius) nahasten baita. Bizi estrategia lignikola duen onddo ikusgarri hau, ez da bereziki handia, asko jota 12cm-tako estipea izan baitezake. Ikusgarria egiten duena bere kolore laranja da. Mamia amoniakoarekin busti ezkero kolore berde iluna hartzen du.
-
Panaeolus sphinctrinus
Orribeltz berdexka, Panaeolus generoko perretxikorik arruntena da. Panaeolus generoko espezie guztiak perretxiko ez jangarrien taldean daude. Horietariko batzuk gainera pozointsuak dira; hala nola, P. sphinctrinus, non eragin haluzinagarriak dituen. Txapel grisaxkak pixkanaka kanpai forma hartzen du eta ertza apendikulatua da. Hanka mehea, zuzena eta erraboilduna da. Talde txikitan ateratzen da udaberritik udazken bukaera arte.
-
Paxillus involutus
Gure artean oso arrunta den onddo pozoitsua da honakoa. Herrialde batzuetan denbora luzez kontsumitu izan du gizakiak, eta egun, oraindik ere, gune batzuetan jan egiten da, beti ere sukaldatu ostean, honek toxikotasuna murrizten baitu.
-
Phallus impudicus
Euskal Herrian udaberritik hasita udazken parterarte oso ohikoa den onddoa da, bai konifero zein hostozabal basoetan ere. Arrautz zuriko forma duen peridio batetik falo moduko fruitu gorputza garatzen da. Bi atal ditu, oin zuri zilindriko bat eta kanpai formako errezeptakulu bat, inguruan kolore berdeko eta usain txarreko gleba daukana. Usain txarra intsektuak erakartzeko mekanismoa da,…
-
Pleurotus ostreatus
Espezie ezaguna da onddoetaz gutxi dakitenen artean ere, saltzeko asko landatzen den espeziea baita. Ostra-forma bereizgarria du eta hainbat hostozabalen enborrean aurki daiteke talde soropilduetan; ohikoagoa da deskonposatzen ari diren enborretan baina bizkarroia ere izan daiteke batzutan. Landatzeko erraza eta merkea da, horregatik landatzen da hainbeste.
-
Polyporus squamosus
Zerrenda gorrian, gorrian babestu beharrekoen artean azaltzen den onddoa da.· Apo formako basidioma garatzen du eta himenoforoa poro txiki zuriz osaturik dauka. Ale gazteak jangarriak diren arren ez dauka aparteko balio gastronomikorik. Esporari dagokionez, hauek zilindrikoak dira, ia-ia obalak. Onddo saprofito lignikola da, hala ere ostalarian saprofitoki bizi daiteke.
-
Pseudoboletus parasiticus
Scleroderma generoko astaputzen parasitoa dugu Pseudoboletusa. Ekologia hau ez da ohikoa Boletus-en artean eta ezaugarri berezi hori dela eta erraz identifikatzeko moduko espeziea da.









