Klasea: Amphibia
-
Pelobates cultripes
Apo ezproidunak inguru lehortarretara ederki moldaturiko anuruak dira eta Euskal Herriko hegoaldean aurki ditzakegu, Bardeak bezalako ingurune ia desertikoetan. Eguraldia oso hezea ez den bitartean, eguna lurpeko freskotasunean ezkutatuta pasa ohi dute eta uretan ugaltzen direnez, urik ez dagoen urteetan ez dira ugaltzen. Apo ezproidunari izena atzeko hanketan ageri duen kolore beltzeko tuberkulu metatartsiarrak ematen…
-
Pelodytes punctatus
Apo pikarta, igel-itxurako apotxo liraina da, hanka luzekoa, buru triangeluarra duena, eta mutur zorrotzekoa. Tamainaz txikia da eta nekez iristen da 5 cm-ra, normalean 3,5-4,5 cm bitartekoa izaten delarik. Bere izaera bakartia eta gautarra dela eta, anfibio hau nahiko ezezaguna da Euskal Herrian, baina Araban eta Nafarroako hegoaldean nahiko ugaria da.
-
Pelophylax perezi
Ur-igel arrunta Iberiar penintsulako espezie autoktonoa da. Izenak dioen moduan, uretan ematen du bere bizitzaren gehiengoa eta bere kolore berde-arreak ur-landareekin mimetizatzea ahalbidetzen dio. Azken urteotan, Pelophylax ridibundus espezie exotikoa, gure ur-igela desplazatzen ari dela ikusi da. Gainera, P. ridibundus eta P. perezi ugaltzeko gai dira, P. esculenta hibridoa emanez, ondorioz, gure ur-igelaren populazioak arriskuan jarriz.
-
Rana dalmatina
Baso-igel jauzkaria anfibio mehatxatua da eta populazio bakarrak Orduñan, Araban eta Nafarroan bizi dira. Bere basoko habitatean, atzerapen handia egon da, hariztiak landazabalean egokitu direlako. Baina Aranzadi Zientzia Elkarteak sinatutako hitzarmen bati esker hauen ugalketa ziurtatzeko urmaelen eratze proiektu bat lortu da.
-
Rana iberica
Iberiar penintsulako endemismoa da eta penintsularen ipar-mendebaldean baino ez da agertzen. Bere banaketaren muinean nahiko espezie ugaria da, baina banaketaren mugatan, Euskal Herria kasu, oso espezie urria da eta gainera beherakada nabarmena jasaten ari da azken urteetan. Euskal Herrian, Urdaibai inguruko eta Gorbeiako ibaietan baino ez da aurkitzen harribitxi hau.
-
Rana pyrenaica
Baso-igel piriniarra Pirinioetako endemismoa da. Nafarroa, Zuberoa eta Aragoiko goi-pirinioan besterik ez da bizi, eta itxuraz baso-igel iberiarraren antza handia duen arren, etoekologia oso ezberdina du. Gainera, ikerketa molekularrek adierazi dutenez, badirudi baso-igel gorriarekin (Rana temporaria) erlazio estuagoa duela (Veith et al. 2002, 2003). Tamaina txikiko igela da, eta ez dago espeziearen populazioen egoera eta dinamikaren inguruko…
-
Rana temporaria
Mendi igela dugu baso-igel gorria, ia Euskal Herri osoan aurki dezakeguna Bizkaiko kostaldean eta Euskal Herriko hegoaldean izan ezik. Haritz eta pagadiz osatutako basoak ditu gustoko, hezetasun handikoak, eta bere kolore gorrixkak eroritako hostoen artean mimetizatzeko balio dio.
-
Salamandra salamandra
Euskal Herrian sorginkeriarekin erlazionatua izan da anfibio buztandun hau, batez ere duen pigmentazioa dela eta. Beste hainbat herrialdetan ere sorginen edota suaren sinbolotzat hartua izan da, horren adierazle garbia dugu ingelesez arrabioak duen izena: ‘fire salamander’. Kondairak kondaira istorioak istorio, ukaezina dena, ornodun hau berezi eta erakargarria dela dugu eta gure faunaren artean aurkitzen dugunez…
-
Triturus marmoratus
Euskal Herriko uhandreen arteko handiena dugu, 16 cm-rainoko luzera lortzen duelarik. Oso animalia deigarria dugu, bere azal berde bizi eta orban beltzak direla eta. Gainera, araldian zehar arrek gandor handi bat garatu ohi dute, emeek bizkarraldean lerro laranja polit bat mantentzen dutelarik. Euskal Herrian asko hedatutako espeziea da eta itsas-mailatik 1000 metroko altitudera ikus daiteke.







