Klasea: Aves
-
Dendrocopos major
Dendrocopos generoko okilik handienetarikoa da eta baita banaketa zabalena duenetariko bat ere, eskualde Palearktiko ia guztian hedaturik baitago. Okilen artean generalistenetariko bat da, espezie honen banaketa ez baitago baso zaharrei soilik lotua. Izan ere, intsektuez gain, hainbat zuhaitzen haziez, beste hegazti espezie batzuen arrautzez eta narrastiez ere elikatzen da. Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke.
-
Dendrocopos medius
Okil ertaina ez da familia berekoak diren okil beltza (Dryocopus martius) edo okil berdea (Picus viridis) bezan ikusgarria. Ezta okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos) bezain aipatua edo okil handia (Dendrocopos major) bezain arrunta gure basoetan. Horrek guztiak egiten du espezie hau hain ezezagun. Harizti helduei benetan lotua dagoen hegaztia da okil ertaina eta, beraz, baso hauek dauden…
-
Dendrocopos minor
Euskal Herriko eta Europako okilen artean txikiena da. Gainerako generokideen antzekotasun morfologiko handia duen arren, haiek guztiak baino nabarmen txikiagoa da. Euskal Herriko baso-ingurune ia guztietan aurki daiteke, baso hosto-erorkorretan eta ibai ertzeko basoetan batez ere, baina ez da oso ugaria. Interes bereziko espeziea da EAEn eta Nafarroan.
-
Dryocopus martius
Europako okiletan handiena da, Euskal Herrian aurki daitezkeen gainerako okilen tamainaren bikoitza baitu. Lumaje guztiz beltza du, burugain gorriarekin. Zuhaitz handi eta zahardun basoei loturiko espeziea da, eta Euskal Herrian du bere hegoaldeko muga, espezie kontinentala baita. Hegan doanean igortzen dituen soinuekin edo egurra zulatzean ateratzen duen zaratarekin identifika daiteke bere presentzia, eta baita zuhaitz…
-
Emberiza cia
Mendi-berdantza klima epeleko mendietan bizi da, baso ireki eta sastrakadietan. Euskal Herrian eremu zabala du, populazioa oso handia ez bada ere.
-
Erithacus rubecula
Papar gorriko hegazti hau, bere koloreagatik eta bere kantuagatik gure inguruko basoetako hegaztirik ezagunenetarikoa da.
-
Falco columbarius
Neguko bisitaria dugu belatz txikia, gurera hemen biltzen diren hegazti txikiak ehizatzera etortzen dena. Harrigarria da hegan egiteko duen erraztasuna, abiadura handian eta mugimendu azkarrak eginez.
-
Falco naumanni
Garai batean Europako hegazti harrapari ugariena zen baina, populazioak asko murriztu zirenez, egun askoz ere murritzagoa da. Ziurrenik, hori da naumann belatza ezezagun egiten duena. Hori bai eta belatz gorriaren antza handia duela ere. Edonola, belatzik lirain eta ikusgarrienetarikoa dugu espezie hau.
-
Falco peregrinus
Hegazti bikain hau munduko animaliarik azkarrena da, 400 km/h-ra iritsi daiteke ehizatzeko amiltzen denean. Bere gorputza aerodinamikarako diseinatuta dago: hego zorrotzek, buztan motzak, buru txikiak, eta bere arintasunaren eta sendotasunaren konbinaketak, abiadura ikaragarriak hartzea baimentzen diote norantza eta maniobraren kontrol handiarekin. Ehizarako modu honek ingurune ireki eta zabaletan jardutera behartzen du bere harrapakinek zuhaitz artean…
-
Falco subbuteo
Sorbeltz baten tamainako ehiztari trebea da zuhaitz-belatza, gure basoetan pentsa baino arruntagoa den kidea, baina txori txikien atzetik ehizan dabilenean baino ikusten ez dena. Esan bezala, gutxitan ikusten bada ere, Euskal Herriko basoetan ohikoa da espezie hau; baita Bizkaian eta Gipuzkoan horren ugariak diren pinudi landaketetan ere.









