Klasea: Aves
-
Otus scops
Apo hontza Iberia Penintsulako hontzik txikiena da. Kolorazio kriptikoa du, enborraren antza hartzen baitu eta, sarri, zaila da non dagoen ikustea. Hontz hau migratzailea da eta uda soilik igarotzen du gure artean.
-
Passer domesticus
Gurean oso ugaria den hegazti kuxkuxeroa da etxe-txolarrea. Horregatik hegazti ezagunenetarikoa da berau. Historian gizakiarekin erlazionatzen jakin izan du eta, horregatik, egun hegaztirik sakabanatuena da.
-
Pernis apivorus
Gurean oso ugaria den baina goria bezain ezezaguna den espeziea da zapelatz liztorjalea. Hegazti bitxia da gainera, izan ere ez da batere harrapari txikia, baina harrapari guztietan dietarik espezializatuena du, eta bere tamainarekin erkatuta elikagai txikienak jaten dituen hegaztia da. Euskal Herriko zeruetatik udan milaka ale ikus daitezke Afrikarako bidean.
-
Phoenicurus ochruros
Passeriformes ordeneko hegaztitxoa da buztangorri iluna. Izenak dioen bezala bere kolore ilunarekin ikusgarri egiten den buztan gorriarengatik da bereizgarri, eta labarretako hegaztia den arren geroz eta ohikoagoa da animalia txikia hau hiriguneetako parke edota jardinetan aurkitzea.
-
Phoenicurus phoenicurus
Euskal Herrian udan soilik ikusteko aukera dugun txoria da buztangorri argia. Buru erdia beltza du eta buru gainean lerro txuri bereizgarri bat du, baita buztan gorri ikusgarria ere, izena ematen dioena hain zuzen ere.
-
Pica pica
Bere kolore eta hegaldi ederrarengatik bezain ezaguna da txori hau bere kantu lehor eta errepikakorragatik. Egoera onean dagoen hegaztia da eta Euskal Herri guztian aurki daiteke, kostaldeko gune hezeetatik hasi eta isurialde mediterraniarreko ingurune lehorretaraino.
-
Picus sharpei
Tamaina ertaineko okila da, Dendrocopos generoko espezieak baino handiagoa, baina okil beltza baino txikiagoa. Kolorazio berde oso bereizgarria du, eta horrexegatik, Euskal Herrian urretxoriarekin bakarrik nahas daiteke. Habia enborretan egiten duen arren, egur-azaleko eta lurreko intsektuez elikatu ohi da, inurriez batez ere. Okilen artean baso zaharrekiko lotura txikiena duen espeziea da. Orain gutxira arte Picus viridis espezieren barruan sailkatzen…
-
Prunella collaris
Mendi-inguruneei estuki lotutako espezie paseriformea da mendi-tuntuna. Goi mendietako larreetan eta harkaiztietan kumatzen du, eta negua altuera baxuagoko inguruneetan igarotzen du. Euskal Herrian udan goi-mendietan bakarrik ikus daitezke; neguan, ordea, banaketa zabalagoa du. EAEko eta Nafarroako katalogoetan Interes Bereziko espezie kontsideratzen da.
-
Prunella modularis
Sastraken artean bizi ohi den hegaztia da tuntun arrunta. Euskal Herrian, arrunta da eskualde atlantiar osoan, klima mediterranearragoa duten lekuetan mendi inguruneetara mugatua dagoen bitartean.








