Klasea: Aves
-
-
Pyrrhocorax graculus
Korbidoen artean espezie menditarrena da belatxinga mokohoria, eta altuera handienetan ibiltzen den hegazti espezieetako bat da, Himalayan 5000 metroko altueratik gora egiten baitu habia. Dena den, askoz altuera baxuagoko mendietan ere ugaria da, eta Euskal Herriko mendigune nagusi guztietan aurki daiteke. Generokide duen belatxinga mokogorritik mokoaren koloreagatik eta kantuagatik bereiz daiteke.
-
-
Scolopax rusticola
Euskal Herriko ehiztariek ondo ezagutzen duten espeziea da oilagorra. Udazkenean iristen zaigu hegazti hau Euskal Herrira eta negua hemen pasa ostean, martxoan iparralderantz migratzen du berriro ere. Basoetan aurki daiteke baina orbel artean ezkutatzeko moduko kolore mimikoa du, ikusteko zail xamarra egiten duena. Bere ezaugarri bereizgarrietako bat mokoa da, luze eta estua, lurreko zizareak jan…
-
Strix aluco
Euskal Herriko hegazti harrapari gautar arruntena da ziurrenik urubia, ulu bereizgarri eta ezaguna duen espeziea. Tamaina ertaineko harraparia da, eta Europa guztian, Afrika iparraldean eta Asia mendebaldean hedaturik dago. Batez ere baso hostoerorkorrei loturiko espeziea izan arren, askotariko habitatetan topa daiteke urubia, herrietako eta hirietako parkeetan barne. Ugaztun txikiez elikatu ohi da, eta ikusmen ona…
-
Tichodroma muraria
Europako hegaztirik ederrenetarikoa da harkaitz-txoria, ingurune malkar eta harritsuetan aurki daitekeen txori berezia. Bere moko oker luzearekin, eta batez ere, hegoko luma gorriekin beste edozein hegaztirekin ezin nahas daitekeen espeziea da. Eurasia erdialde eta mendebaldeko mendiguneetan bizi da, eta Euskal Herrian leku oso gutxitan ezagutzen dira hegazti honen populazioak, batez ere Pirinieotan.
-
Troglodytes troglodytes
Euskal Herriko txori txikienetarikoa da txepetxa. Habiak zulo eta arrakaletan egin ohi ditu, eta hortik datorkio bere izen zientifikoa, “kobazuloetan bizi dena” esan nahi baitu.
-
Turdus merula
Zozoa oso ugaria da Euskal Herrian, gehiago alde atlantiarrean mediterraniarrean baino. Autoktonoa da hemen, espezie egonkorra eta migratzaile partziala. Migratzaile partzialak banako batzuk migratzen dutela eta besteak kumatze-lekuan geratzen direla esan nahi du, baina espeziea banatzen den latitudearen arabera guztiz migratzailea edo ez migratzailea ere izan daiteke.
-
Turdus philomelos
Birigarroa Eurasia erdialdean eta mendebaldean, eta Afrika iparraldean hedaturiko banaketa zabala duen espeziea da, kantu konplexu eta finak egiteko gaitasunagatik ezaguna. Philomelos determinatzaile espezifikoak ere ezaugarri horri egiten dio erreferentzia; grezierazko philo– (zale) eta melos (kantu) hitzek osatzen baitute. Euskal Herrian espezie nahiko arrunta izan arren, ez da bere generokide zozo arrunta (Turdus merula) bezain antropofiloa.







