Klasea: Basidiomycetes
-
Lactarius chrysorrheus
Onddo honen izena, mozterakoan askatzen duen esne itxurako jariakinetik dator, hasieran txurixka bada ere berehala kolore horia hartzen duena. Pileoa hasieran inbutu ganbil formakoa da baina denborarekin lautuz doa eta kolore naranja arrea hartuz. Estipea berriz, motza eta barrutik hutsa da. Nahiz eta toxikoa ez izan, ez da jangarria duen zapore mingotsagatik. Pagadi, harizti eta…
-
Oudemansiella mucida
Pagoen adar erorietan edo pago bizien enborren zaurietan agertzen da perretxiko hau. Izaera likatsua agertu arren, bere kolore zuri distiratsuak eta sortak izaten duen forma estilizatuak itxura ederra ematen dio perretxikoari. Bertatik lortzen da “muzidina” deritzon antibiotikoa, eta produktu hau oso aproposa da mikosiaren aurka egiteko.
-
Suillus luteus
Uda hasieratik topatu daitekeen perretxiko hau, pinuen sinbiontea da eta hanketan bikor nabariak izaten ditu. Jangarri izan arren, kutikula eta hodiak kendu behar zaizkio, bestela beherakoa eragin baitezake. Hodi zein poro horiak ditu, hortik datorkio bere luteus izena. Luteus garai batean oihalak horiz tindatzeko erabiltzen zen luteum landaren izenetik eratorria da.


