Klasea: Chondrichthyes
-
Cetorhinus maximus
Marrazo erraldoia edo kolaioa, gure itsasoan aurkitu dezakegun arrainik handiena da, eta munduko bigarren handiena, bale marrazoaren (Rhincodon typus) atzetik. Tamaina hau izan arren, oso arraina baketsua da, baleen antzera itsasoko ura iragaziz elikatzen baita, eta guztiz kaltegabekoa da gizakiarentzat. Bizkaiko golkoan, XX. mendeko hasiera arte, askoz ugariagoa zen, eta gure arrantzaleek maiz arrantzatzen zuten.…
